Haurrentzako arkitektura tailerrak antolatu dituzte Aste Santurako Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2013ko martxoaren 14a

Hondarrezko Gaztelua ekimenak Aste Santuetarako haurrentzako arkitektura tailerrak antolatu ditu. Apiri Gabonetako tailerren jarraipena izango da. Eskala ezberdinak jorratu zituzten orduan parte-hartzaileek, sarrera moduan. Saio berri hauetan, ildo berdina jarraituz Italo Calvinoren “Hiri Ikusezinak” liburua oinarri hartuz ariketa berriak egingo dituzte. Apirilaren 1etik 7ra izango dira tailerrak, 10:30etik 12:30era. Sei eta hamaika urte bitarteko haurrei zuzenduta egongo dira. Izena emateko Artezaleak taldearen egoitzara, Ebro Etxera, jo, hondarrezkogaztelua@gmail.com helbidera idatzi edota 943-835568 edo 686-694885 telefonora deitu beharko da, martxoaren 28rarte. 40 euro kostako du tailerrak.

Hondarrezko Gaztelua ekimenak Aste Santuetarako haurrentzako arkitektura tailerrak antolatu ditu. Apiri
Gabonetako tailerren jarraipena izango da. Eskala ezberdinak jorratu zituzten orduan parte-hartzaileek, sarrera moduan. Saio berri hauetan, ildo berdina jarraituz Italo Calvinoren “Hiri Ikusezinak” liburua oinarri hartuz ariketa berriak egingo dituzte. Apirilaren 1etik 7ra izango dira tailerrak, 10:30etik 12:30era. Sei eta hamaika urte bitarteko haurrei zuzenduta egongo dira.
Izena emateko Artezaleak taldearen egoitzara, Ebro Etxera, jo, hondarrezkogaztelua@gmail.com helbidera idatzi edota 943-835568 edo 686-694885 telefonora deitu beharko da, martxoaren 28rarte. 40 euro kostako du tailerrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide