Sagardotegia antolatu dute martxoaren 16rako, dispertsioaren aurka. Zarauzko Putzuzulo gaztetxean izango da, eta ohiko menua eskainiko dute: tortilla, bakailaoa, txuleta, gazta eta kafea. Barazkijaleentzat alternatiba ere eskainiko dute. Xabier Silveira, Jokin Uranga eta Fredi Paia bertsolariek girotuko dute. Ondoren, berbena eta disko jartzaileak izango dira. Txartelak Yubio, Eguzki eta Arranon erosi ahalko dira, 20 euroan.