Dagoeneko osatu dute Zarauzko XXVII. Triatloian lehiatuko diren parte-hartzaileen zerrenda. Astelehenean goizeko 10:00etan zabalduko zuten proban izena emateko epea, eta hamalau minututan bete zen kupoa. Guztira, 620 pertsonek eman zuten izena denbora gutxian. 650 lagunek hartuko dute parte triatloian: izena eman duten 620 kirolarik, iaz lehen hamar postutan sailkatu ziren gizonezko zein emakumezkoek eta probako babesleek gonbidatutako beste hamar triatletek. Parte-hartzaileak nagusiki Euskal Herrikoak izango dira. Horiez gain, Herrialde Katalanetako, Madrilgo, Bartzelonako nahiz nazioarteko triatletak izango dira.
Parte-hartzaileen zerrenda betetea, itxaron zerrenda zabaldu dute, bajarik egonez gero plaza guztiak bete daitezen. Hori dela eta, interesa dutenek
info@innevento helbidera bidali beharko dituzte ordezko gisa izena eman nahi dutenek euren datu pertsonalak zein harremanetarako telefono zenbakia.
Aurten ekainaren 8an egingo dute izen handiko proba hori, ohiko ibilbidearekin. Hala ere, sorpresaren bat edo beste ere izango dela esan dute antolatzaileek. Proba baino egun batzuk lehenago jakinaraziko dute, webgunearen eta sare sozialen bidez.