Euskotreneko langileak bidea konpontzen aritu dira (Aiora Larrañaga/Hitza)
Trenbidean zeuden harri batzurekin topo egitean, bidetik atera da Zarauztik Donostiara zihoan trenaren ardatza, Oriora heldu baino 200 metro lehenago. Ez da ezbeharrik izan, eta ez da inor zauritu. Bidaiariak trenetik atera eta Orioko geltokira eraman dituzte. Eta trenbidea garbitu bitartean autobus zerbitzua jarri dute Donostiarako. Orain harriak trenbidean nolatan zeuden argitzeko ikerketa bat abiatuko du EuskoTrenek, baina ziurrena lurjauzi bat gertatu izana da, enpresako ordezkariek aurreratu dutenez.
Bidetik irten den trenaren egoera (Aiora Larrañaga/Hitza)