Bost metroko olatuak daude iragarrita gaur arratsalderako, eta ezbeharrak ekiditeko Ertzaintzak itxi egin du Zarautz eta Getaria arteko oinezkoen bidea. Ezingo da bertatik ibili arratsaldeko seiak arte. Orduan hasiko da itsasoa lasaitzen, iragarpenen arabera. Autoentzako bidea ez dute itxi.
Itsas inguruko tabernek ere hartu dituzte neurriak, Munoa ingurukoek batik bat. Ohi bezala, askok egur oholak jarrita zituzten ateetan, goizetik. Jabier Etxaburu Segurtasun eta Udaltzaingoko arduradunak jakinarazi du 16:00ak eta 18:30ak bitartekoak izango dira "une larrienak”. Hori dela eta, itsas pasealekurako sarrerak itxi egingo dituzte, 15:00etatik.