Musika jaialdia iragartzen duen kartela
Defenestre Fest antolatu dute larunbaterako, Zarauzko Putzuzulo gaztetxean. Hardcorea, crust edota rock doinuak entzun ahal izango dira bertan, bertako eta atzerriko taldeen eskutik. Honakoek hartuko dute parte jaialdian: Zarauzko Ernia, Zaragozako Venganza, Santanderreko Burning Cuchillo, Donostiako Hell Division eta Erroma, Madrilgo Accidente, Logroñoko Los Conejos eta Raiser, A Coruñako Black Panda, Bordeleko Aguirre eta Baionako Monarch. Horrez gain, We Love La Dolce Vita eta El Naturista disko jartzaileek girotuko dute gaua. 17:00etan hasiko da, eta sarrerak hamar euro kostako du.