Atez atekoaz ariko da Zero Zabor bihar, osteguna, Iñurritzan

Urola Kostako Hitza 2013ko urtarrilaren 23a

«Azken boladan hiri hondakinen arazoaren gaia desitxuratu eta sinplifikatu egin da. Ondorioz, informazio falta handia dago». Hori argitze aldera, Zarautz Zero Zabor taldeak Zero zabor, posible al da atez atekorik gabe? aurkezpen sorta antolatu du. Ildo horretatik, Iñurritza auzo elkartean egingo dute hurrengo saioa, bihar. Gaian adituak diren Ainhoa Arrozpide eta Mikel Ikatzategi Gipuzkoa Zero Zabor taldeko kideak izango dira. 19:15ean hasiko dute saioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide