Danborradarik gabeko sansebastianak Urteta auzoan

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2013ko urtarrilaren 16a

Orain urte batzuetako jaietako irudi bat (Argazkilaria: Haritz Zulaika) EGITARAUA Urtarrilak 19, larunbata
  • 12:00. Jaiei hasiera emateko txupinazoa botako dute, Urtetako plazan.
  • 17:00. Bost eta hamabi urte arteko haurrentzat jolasak, Haurteta kultur taldeak antolatuta.
 
  • Jarraian. Txokolate-jana haurrentzat.
  • 23:00. Zurrakapotearekin animatutako erromeria, Erromeria taldearen eskutik.
Urtarrilak 20, igandea, Sebastian Deunaren Eguna
  • 10:30.  Meza nagusia.
  • Ondoren.  Hamaiketakoa, auzo elkartean.
  • Jarraian.  Herri kirol jaialdia, Izeta II.a, Izeta IV.a, Urra eta Xabat harri jasotzaileekin eta Gaikoetxe, Aierdi I.a, Aierdi II.a eta Lopetegi trontzalariekin. Horrekin batera, bailarako gazteen arteko kirol jokoak izango dira. Aratz eta Erlantz trikitilariek girotuko dute jaialdia.
 
  • Ondoren.  Urtetako Neska Mutil Ardo eta bertako ezkonduen arteko sokatira apustua jokatuko dute.
  • 18:30.  Arkaitz Allur eta Agurtzane Mujika trikitilariek girotutako erromeria.
Urtarrilak 21, astelehena, Sebastian Deunaren bigarren eguna
  • 11:00.  Hamaiketakoa auzo elkartean, Nora disko jartzaileak jarritako euskal musikarekin girotuta.
urtarrilak 25, ostirala p21:00.  Auzoko ezkonduentzako bertso afaria, Iker Zubeldia eta Iban Urdangarin bertsolariekin. pOndoren.  Erromeria, Izer eta Alabier trikitilariekin. urtarrilak 26, larunbata p16:00. Urtetako XIII. Mus Txapelketa Azkarra. Elizmendin jokatuko da. urtarrilak 27, igandea, edadetuen eguna p10:30.  Meza. Txinpirin abesbatzak abestuko du mezan zein bukaeran. pOndoren.  Hamaiketakoa, auzo elkartean. pJarraian.  Gorriti eta bere abereen ikuskizuna. pOndoren.  Gazteek auzoko edadetuei omenaldi bazkaria eskainiko diete. Urtetako Mutil Neska Ardo taldeak egitarau betea osatu du sansebastianetarako, urtero legez.  Festa handia igandean izango bada ere, aurrez hasiko dira ospakizunekin. Larunbatean botako dute, esaterako, jaiak iragarriko dituen suziria. Igandean, berriz, kirola izango da nagusi. Meza nagusia eta hamaiketakoaren ostean, herri kirol jaialdiak hartuko du auzoa. Ohi bezala, punta-puntako kirolarien arteko erronkaren lekuko izango dira auzotarrak zein bisitariak. Aurten, Izetatarrak—Joxe Ramon eta Hodei Iruretagoiena aita-semeak, Izeta II.-a eta Izeta IV.-a—, Mikel Lopetegi Urra eta Xabat Olaizola hasiberriekin jardungo dute harria jasotzen.  Trontzan, berriz, Andoni Goikoetxea, Garikoitz Lopetegi eta Aierdi I.-a eta Aierdi II.-a. Bailarako gazteen arteko kirol jokoek ere ikusmina sortuko dute. Jarraian, auzoko ezkonduen eta Urtetako Neska Mutil Ardoako kideen arteko lehia izango da sokatiran. Nahikoa izerdi botatakoan, erromeria izango da, Arkaitz Allur eta Agurtzane Mujikaren trikiti soinuarekin girotuta. Mus txapelketa Hurrengo asteburuan ere izango da zer gozatua. Ostiralean auzoko ezkonduentzat bertso afaria izan ostean, larunbatean Urtetako XIII. Mus Txapelketa azkarra egingo dute, Elizmendi elkartean. Izena ematen dutenek 20 euro ordaindu beharko dute bikoteko. Sariak ere oparoak izango dira; lehen postuan sailkatzen direnek arkumea, bi txuleta, bi untxi, langostino kaxa, whisky tarta, bi ardo botila, bi txakolin botila eta bi txanpain botila jasoko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide