Ikuslearen eguna izango da gaur Modelo zineman

Zarauzko Hitza 2013ko urtarrilaren 15a

Herritar multzo batek Modeloren lagunak ekimena sortu du, aretoan zine komertziala eskaintze aldera. Oraingoz otsaila bitarteko egutegia osatu dute eta pasa den larunbate an hasi ziren emanaldiekin. Hain zuzen, Skyfall filma eskaini zuten, James Bondi buruzko azken luzemetraia. Film hori bera izango da gaur ere ikusgai, 19:00etan zein 22:00etan. Gaur, gainera, ikuslearen eguna da eta sarrera bakoitzak lau euro kostako du—gainontzeko egunetan bost euro balio du—.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide