Gabonetako atsedenaldiaren ostean, martxan dira berriz ere ingelesez eta frantsesez kafe tertuliak. Ildo horretatik, asteartean izango dira ingelesez saioak eta ostegunetan frantsesez. Gaur egingo dute saioa ingelesez, Arantxa Aldalurren gidaritzapean. Txiki Politen bilduko dira parte-hartzaileak, 17:00etatik 19:00etara.