Jair Negueruelak irabazi uen iaz kartel lehiaketa.
Zarauzko XIII. Garagardo azoka dela-eta, Zarauzko Rugby Taldeak kartel lehiaketa antolatu du. 18 urtetik gora dituen edozeinek parte hartu ahal izango du eta egile bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahalko ditu. Estiloa eta teknika libreak izango dira, eta DIN A3 formatuan aurkeztu beharko dira, paperean. Zarauzko garagardo azokaren ingurukoa izan beharko du; hain zuzen, Zarauzko XIII. Garagardo Azoka, 2013ko martxoaren 27tik apirilaren 1era, itsas pasealekuaren ondoan 12:00etatik 01:00era leloa eraman beharko du. Horrez gain, azokan zerbitzatuko diren garagardoen logoak ere itsatsi beharko dira. Logo horiek http://www.garagardoazoka.info web orrian daude eskuragai, edota Zarauzko Kirol Elkarteko bulegoetan, CD batean. Disenatzaileak bost zentimetroko tartea utzi beharko du orriaren behekaldean antolakuntzak bere logoak jar ditzan.
Lanak ZKEko bulegoan aurkeztu beharko dira, otsailaren 1etik 22ra bitartean, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Lanek ez dute egilearen daturik eraman behar. Kartelarekin batera, kartazal itxi batean, parte-hartzailearen datu pertsonalak eta nortasun agiriaren fotokopia bidaliko dira. Kartazalaren kanpokaldean eta lanaren atzealdean lanaren titulua jarri beharko da.
Irabazleak 300 euro eskuratuko ditu. Horrez gain, kartel eta eskuorriak egiteko erabiliko dute irudi hori.