Hilaren 21a arte eskatu ahalko da Txopitea Beka

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2013ko urtarrilaren 9a

Daniel Txopitea Urtarrilaren 21a izango da  Daniel  Txopitea Beka eskatzeko azken eguna. Beka horrek marrazketa, pintura, eskultura, argazkigintza, zinema, bideoa, diseinu grafikoa, moda diseinua, artisautza eta bestelako diziplina artistikoen bitartez ideia bat garatzeko aukera emango dio sortzaileari, aldi batean. Zarauzko Udalaren Sortaldea kultura eremuan gunea izango du bekadunak bere lana sortu eta erakusteko. Sortzaileak bakarka edo taldean eskatu dezake beka eta  aipatutako gunearen erabilpenaz gain 3.000 euroko dirusaria izango du. Norbanako gisa edota elkarte baten izenean eskatu ahalko da Daniel Txopitea Beka. Derrigorrezkoa da eskatzaileak adinez nagusi izatea; hori egiaztatzeko agiriren bat erakutsi beharko da. Jakinarazi dutenez, proiektuaren iraupena gutxienez hiru hilabetekoa izango da, eta gehienez sei hilabetekoa. Zuhar Iruretagoienak, Koldobika Jauregik eta Ainize Txopiteak osatutako epaimahaiak hainbat irizpide hartuko du kontuan: proiektuaren interesgarritasuna, kalitatea eta originaltasuna; gai desberdinak biltzea eta haren ekarpena Zarauzko  ikus-arteentzat; gaztea izateari lehentasuna emango dieteeuskararen erabilera lehenestea; eta genero berdintasunaren alorrean eragin positiboa du­ten gaiak edo irudiak erabiltzea sorkuntza lanean.. Horrez gain, eskatzailea gaztea (18-30 urte bitartean) izatea eta Zarautzen gutxienez hiru hilabetez erroldatuta egotea kontuan izango dute epaimahaikideek. Informazio zabalagoa eskuratu nahi dutenek Kultura Sailaren webgunea bisita dezake.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide