10 zentimo garestiagoa izango da pintxo potea

Zarauzko Hitza 2013ko urt. 8a, 14:01

Zurekin  elkarteak pintxo poteoa eskaini ohi du asteazkenero. Urtarriletik aurrera, ordea, izango da zenbait aldaketa. Pintxoa eta ardo ondu kopa edota garagardo botilatxoak 1,60 euro kostako da aurrerantzean—iaz 1,50 euro balio zuen—. Guztira, 27 tabernatan eskainiko dute, 18:00etatik aurrera: Kantabriko, Egoki, Txiki Polit, Arrano, Alai, Joe, Kulixka, Argi, Eguzki, Iruña, Itzala, Zazpi, Euskalduna, Itxaso, Tivoli, Salegi, Basarri, Itxaski, Geltoki, Toki Ona, Aldape, Aritzbatalde, Itxas Lur, Bartolo, Euromas, Gaztelu eta Argiñanon.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide