Auto karabana egingo du bihar Herrirak, Astitik

Zarauzko Hitza 2013ko urtarrilaren 4a

Zarauzko Herrirak antolatuta, auto karabana izango da bihar. Asti kirogunetik abiatuko dira eguerdian, eta herria zeharkatuko dute, presoak etxeratzeko eskatuz. «Herri osoan zehar presente egoteko eta entzun nahi ez gaituenari belarria zulatzeko ekimen zoragarria» izango dela adierazi dute antolatzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide