Hainbat ekimen izango da asteburuan Arranon

Zarauzko Hitza 2013ko urtarrilaren 4a

Arranopola Kultur Elkarteak hainbat ekitaldi antolatu du gabonetarako. Gaur, esaterako, Bluestock taldearen kontzertua izango da Arrano tabernan. 23:00etan hasiko dute emanaldia. Bihar, berriz, futbolin txapelketa jokatuko dute. Bertan parte hartu nahi duenak 16:30erako bertaratu beharko du, izena emateko. 23:00etatik aurrera Arraio irratiko ZarataZarautzeko kideek girotuko dute taberna.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide