Jokin Eizmendik Euskadiko Harri-jasotze Txapelketa jokatuko du lehen aldiz igandean

Zarauzko Hitza 2012ko abenduaren 21a

Jokin Eizmendi zarauztarra lehen aldiz lehiatuko da Euskadiko Harri-Jasotze Txapelketan, harri handien proban, igandean. Asteasun (Gipuzkoa) jokatuko dute norgehiagoka hiru harri-jasotzailek; Eizmendiz gain, Aimar Irigoien errezildarra eta Joseba Ostolaza zestoarra izango dira lehiakideak.

200 edo 175 kiloko koadroa, 175 edo …

Jokin Eizmendi zarauztarra lehen aldiz lehiatuko da Euskadiko Harri-Jasotze Txapelketan, harri handien proban, igandean. Asteasun (Gipuzkoa) jokatuko dute norgehiagoka hiru harri-jasotzailek; Eizmendiz gain, Aimar Irigoien errezildarra eta Joseba Ostolaza zestoarra izango dira lehiakideak.

200 edo 175 kiloko koadroa, 175 edo 200 kiloko zilindroa, 150 kiloko kuboa eta 125 kiloko bola izango dira altxa beharreko harriak. Bakoitzarekin hiruna minutuko txandak egin beharko dituzte jasotzaileek.

1987 urteaz geroztik, gutxienez, ez da Asteasun harri handien Euskadiko Harri-jasotze Txapelketarik jokatu. Iaz ez zen probarik izan, ez baitzen nahikoa partaide bildu. Hiru behar dira txapelketa jokatu ahal izateko, eta iaz bi baino ez ziren lanean aritzeko moduan.

Aurten jokatuko da, 12:30an, udal kiroldegiko pilotalekuan. Euskadiko Herri Kirol Federazioak eta Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak antolatu dute, Asteasuko Udalarekin eta herriko hainbat kirolzaleren laguntza eta babesarekin. Hamar euro ordaindu beharko du txapelketa zuzenean ikusi nahi duenak.

Iaz ez zuten txapelketa jokatu, baina duela bi urte Aimar Irigoienek irabazi zuen proba, bosgarren urtez jarraian. Guztira 8.675 kilo jaso zituen errezildarrak. Joseba Ostolaza izan zen txapeldunordea, irabazleak baino 1.425 kilo jasota.

Irigoienek harri handien txapela bost aldiz janzteaz gain, txikietako sei aldiz jantzi du; azkena, urriaren 6an, Labaienen (Nafarroa Garaia).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide