Udal langileek murrizketak salatu dituzte Udalbatzaren aurrean

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2012ko abenduaren 20a

Atzo arratsaldean Zarauzko Udaleko langileak Udalbatzarekin bildu ziren, soldatetan «ez dutela murrizketarik onartuko» argi adierazteko. 19:00etatik aurrera elkarretaratzea egin zuten langileek udaletxe aurrean, lan baldintzak defendatzeko. Izan ere, Espainiako Gobernuak aplikatu dituen murrizketen ondorioz, 2013ko udako ordainsariaren aurrerapena jasoko dute Zarauzko langileek urtarrilaren 2an, abenduko aparteko lan sariaren ordez. %5,8 ko murrizketa Langileen ordezkariak hala azaldu zuen: «Gabonetako paga ez da Gabonak ondo pasatzeko ematen diguten saria, gure soldata 14 zatitan ordaintzen baitzaigu. Hau kenduta, soldata %5,8 jaitsiko zaigu Zarauzko Udaleko langileei 2012. urtean. Horren aurrean, beste edozein langile bezala, duintasun osoz defendatuko ditugu gure lan baldintzak eta soldatak», aldarrikatu zuen. Horretaz gain, «iruzurtuak» sentitzen direla nabarmendu zuten. «Egun Udalbatza osatzen duzuen alderdi politiko ia guztiak hauteskunde kanpainan zehar behin eta berriz adierazi zenuten bazegoela borondatea langile publiko guztiei abenduko aparteko lan saria ordaintzekoa. Zarauzko Udalean behin eta berriz adierazi zaigu borondate hori, eta azkenean aurtengo soldata %5,8 jaitsiko zaigu». Bidea aurkitzeko beharra Ezker Anitza, PSE-EE eta EAJko ordezkariek bat egin zuten udaleko langileen eskaerekin, eta langileen soldatak murriz ez ditzaten «bide bat aurkitzeko» beharra nabarmendu zuten. Udal Gobernuak, bere aldetik, nabarmendu zuen murrizketen kontra dagoela. «Zirrikituak aurkitu nahian ibili gara Gabonetako lan saria ordainsari bezala ordaintzeko», azaldu zuen Eider [...]

Udal langileek murrizketen aurka elkarretaratzea egin zuten (Aiora Larrañaga/Hitza)

Atzo arratsaldean Zarauzko Udaleko langileak Udalbatzarekin bildu ziren, soldatetan «ez dutela murrizketarik onartuko» argi adierazteko. 19:00etatik aurrera elkarretaratzea egin zuten langileek udaletxe aurrean, lan baldintzak defendatzeko. Izan ere, Espainiako Gobernuak aplikatu dituen murrizketen ondorioz, 2013ko udako ordainsariaren aurrerapena jasoko dute Zarauzko langileek urtarrilaren 2an, abenduko aparteko lan sariaren ordez.

%5,8 ko murrizketa
Langileen ordezkariak hala azaldu zuen: «Gabonetako paga ez da Gabonak ondo pasatzeko ematen diguten saria, gure soldata 14 zatitan ordaintzen baitzaigu. Hau kenduta, soldata %5,8 jaitsiko zaigu Zarauzko Udaleko langileei 2012. urtean. Horren aurrean, beste edozein langile bezala, duintasun osoz defendatuko ditugu gure lan baldintzak eta soldatak», aldarrikatu zuen.

Horretaz gain, «iruzurtuak» sentitzen direla nabarmendu zuten. «Egun Udalbatza osatzen duzuen alderdi politiko ia guztiak hauteskunde kanpainan zehar behin eta berriz adierazi zenuten bazegoela borondatea langile publiko guztiei abenduko aparteko lan saria ordaintzekoa. Zarauzko Udalean behin eta berriz adierazi zaigu borondate hori, eta azkenean aurtengo soldata %5,8 jaitsiko zaigu».

Bidea aurkitzeko beharra
Ezker Anitza, PSE-EE eta EAJko ordezkariek bat egin zuten udaleko langileen eskaerekin, eta langileen soldatak murriz ez ditzaten «bide bat aurkitzeko» beharra nabarmendu zuten. Udal Gobernuak, bere aldetik, nabarmendu zuen murrizketen kontra dagoela. «Zirrikituak aurkitu nahian ibili gara Gabonetako lan saria ordainsari bezala ordaintzeko», azaldu zuen Eider Illarramendi alkateordeak. Bestalde, Juan Luis Illarramendi alkateak aitortu zuen «murrizketa badagoela» jakitun direla, eta «udala langileekin zorretan» geratuko dela. Dena dela, elkar ulertzera deitu zituen langileak: «Argi utzi nahi dugu guk gai honetan eskuak lotuta ditugula».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide