San Tomas Azoka, larunbat honetan

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko abenduaren 20a

AEK euskaltegiak San Tomas Azoka antolatu du. Urtero legez, San Tomas egunetik gertuen dagoen larunbatean antolatzen dute «erreferentzialtasuna lortu duen topagune jendetsua», eta aurten hilaren 22an egokitu da. Aurtengoa XVII. azoka izango da, eta bertan txistorra eta taloa izango dira nagusi. Baina haiekin batera, baita euskara eta haren aldeko aldarrikapena ere.Izan ere, hori da AEKren urteroko helburua: euskarari eta euskal kulturari tartea eskaintzea eta euskaltegia kalera ateratzea. «Finean gure presentzia herrian izatea», nabarmendu du AEK euskaltegiko zuzendari Amaia Olazabalek. Horrek, euskara ikasten ari direnen egoera normalizatzen lagunduko du. Izan ere, horiek euskaraz harremantzeko testuingurua aproposa izaten da San Tomas Azoka. «Taldean egoteko, euskara ikasleak halakotan ekimenetan parte hartzera animatzeko, eta, oro har, euren artean eta herritarrekin euskara praktikatzeko aukera izango da larunbat goizean», adierazi du Olazabalek. 10:00etatik aurrera izango da festa Lege Zaharren enparantzan. Ikasleak protagonista Urtero bezala, hainbat ekitaldi izango da azokan. Artisauen, baserritarren eta bertako ekoizleen produktuen postuek hartuko dute Lege Zaharren enparantza, eta hala, makina bat produktu eskuratu ahalko da. Arraio Irratiko kideak ere bertan izango dira, ekitaldia dinamizatzeko, baita musika eta trikitilariak ere. Bestalde, txistor lehiaketa egingo da Santomas azokaren baitan. Inguruko hainbat harakinek hartuko du parte bertan, eta eguerdi aldera erabakiko da zein den aurkeztu [...]

Jendetza bildu zen iazko San Tomas Azokan, Lege Zaharren enparantzan (Argazkia: Ainara Lozano)

AEK euskaltegiak San Tomas Azoka antolatu du. Urtero legez, San Tomas egunetik gertuen dagoen larunbatean antolatzen dute «erreferentzialtasuna lortu duen topagune jendetsua», eta aurten hilaren 22an egokitu da. Aurtengoa XVII. azoka izango da, eta bertan txistorra eta taloa izango dira nagusi. Baina haiekin batera, baita euskara eta haren aldeko aldarrikapena ere.Izan ere, hori da AEKren urteroko helburua: euskarari eta euskal kulturari tartea eskaintzea eta euskaltegia kalera ateratzea. «Finean gure presentzia herrian izatea», nabarmendu du AEK euskaltegiko zuzendari Amaia Olazabalek.

Horrek, euskara ikasten ari direnen egoera normalizatzen lagunduko du. Izan ere, horiek euskaraz harremantzeko testuingurua aproposa izaten da San Tomas Azoka. «Taldean egoteko, euskara ikasleak halakotan ekimenetan parte hartzera animatzeko, eta, oro har, euren artean eta herritarrekin euskara praktikatzeko aukera izango da larunbat goizean», adierazi du Olazabalek. 10:00etatik aurrera izango da festa Lege Zaharren enparantzan.

Ikasleak protagonista
Urtero bezala, hainbat ekitaldi izango da azokan. Artisauen, baserritarren eta bertako ekoizleen produktuen postuek hartuko dute Lege Zaharren enparantza, eta hala, makina bat produktu eskuratu ahalko da. Arraio Irratiko kideak ere bertan izango dira, ekitaldia dinamizatzeko, baita musika eta trikitilariak ere.

Bestalde, txistor lehiaketa egingo da Santomas azokaren baitan. Inguruko hainbat harakinek hartuko du parte bertan, eta eguerdi aldera erabakiko da zein den aurkeztu dituzten txistorretatik onena. Aurten, gainera, epaimahaikide bereziak izango dira txistorra dastatzen. Olazabalek jakinarazi du euskara ikasleak izango direla txistor onena aukeratzeko arduradunak. «Korrikako omenduak ere haiek izango dira, euskara ikasten ari diren ikasleak, orokorrean. Hori kontuan izanda, arreta berezia jarri nahi izan diegu», zehaztu du.

Horrez gain, ikasleekin ere lehiaketatxoren bat egingo dutela aurreikusi du: «Epaile lanetan diharduten bitartean, hizkuntzarekin eta azokarekin lotutako ariketatxoak egingo dituzte».

Txistorra posturik ez aurten
AEKk herriko eragileak gonbidatu ohi ditu txistor postua jartzera, San Tomas Azokan. Iaz, esaterako, ZKE Zarautz Kirol Elkarteko Eskubaloi ataleko kideak astindu zituzten zartagiak, eta lortutako irabaziak gastuak ordaintzeko baliatu. Aurten, ordea, posturik ez jartzea erabaki dute: «Lekuz nahiko eskas ibili ginen iaz ere, eta aurten posturik ez jartzea erabaki dugu. Aurten guk jardungo dugu txistorra eta taloak egiten».  Jatekoaz gain, «zintzurra bustitzeko aukera ere izango da.
Horrez gain, otar eder bat ere zozkatuko dute bertaratzen direnen artean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide