Dagoeneko eman daiteke izena Zarauzko Ikurrina mus txapelketan

Zarauzko Hitza 2012ko abenduaren 19a

Jada eman daiteke izena Zarauzko Ikurrina mus txapelketan, Zurekin elkarteko ostalarien establezimenduetan, bikoteko 50 euro ordainduta. Ostegunero jokatuko dira partidak, urtarrilaren 10ean hasita, 20:45ean.

Bi jokaldi izango dira, 4 hamarreko eta 5 ...

Jada eman daiteke izena Zarauzko Ikurrina mus txapelketan, Zurekin elkarteko ostalarien establezimenduetan, bikoteko 50 euro ordainduta. Ostegunero jokatuko dira partidak, urtarrilaren 10ean hasita, 20:45ean.

Bi jokaldi izango dira, 4 hamarreko eta 5 ustelera. 4 errege eta 4 batekora jokatuko da. Behin 4 hamarreko eta 5 usteleko zortzi jokaldi galduta, parte-hartzaileak txapelketatik kanpo geratuko dira.

Finala eta mus azkarra martxoaren 15ean izango dira, Otzarreta jatetxean. Sagardotegiko menua eskainiko dute, 50 euroan. Txartelak Goiko tabernan daude salgai.

Kontakturako telefonoa: 688-614 473.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide