Maitane Ezpeletak eta Jorge Brea Gonzalezek irabazi dute gitarra jaialdia

Zarauzko Hitza 2012ko abenduaren 10a

Maitane Ezpeleta Ojinagak eta Jorge Brea Gonzalezek irabazi dute Zarauzko XIX. Gitarra Jaialdia, lehenak goi mailan, eta bigarrenak erdi mailan. Eduardo Baranzanok, Eva Ponsek eta Juan Carlos Lorenzok osatu dute epaimahaia.

Lau egun iraun ditu gitarr...

Maitane Ezpeleta Ojinagak eta Jorge Brea Gonzalezek irabazi dute Zarauzko XIX. Gitarra Jaialdia, lehenak goi mailan, eta bigarrenak erdi mailan. Eduardo Baranzanok, Eva Ponsek eta Juan Carlos Lorenzok osatu dute epaimahaia.

Lau egun iraun ditu gitarra jaialdiak, eta sari banaketarekin amaitu da. Zarauzko Modelo aretoan egin dituzte saioak. Ikastaroak eta kontzertuak eskaini dituzte. Ostiralean iazko irabazleak, Eva Ponsek eskaini zuen saioa (irudian) eta haren atzetik Enrique Truan gitarra orkestra igo zen taula gainera. Larunbatean Eduardo Baranzanok, Jacarandak eta Bartzelonako Ensemble de Guitarras taldeak eman zuten kontzertua.

Argazkian irabazleak eskuetan saria dutela, epaimahaia, Gari Berasaluze
kultura zinegotzia eta Pablo Evelyn Keller enpresaren izenean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide