Droga trafikoa egotzita, bi gazte atxilotu dituzte Zarautzen

Zarauzko Hitza 2012ko abenduaren 7a

Ertzaintzak bi gazte atxilotu zituen atzo gauean AP-8 autobideko Zarauzko ordainleku parean. Droga trafikoa egotzi diete 25 eta 28 urteko bi pertsonari. Kaleko jantzitako ertzainek atzeman zituzten atxilotuak. Antza, gazteak “modu arraroan” gidatzen ikusi zituzten, eta “zelatan” nabaritu zituzten. Ibilgailua geldiarazi eta bi gazteak identifikatu zituzten ertzainek, eta 350 gramo marihuana atzeman zizkieten autoaren atzealdean. Gaur goizean epailearen esku utzi dituztela jakinarazi dute Ertzaintzatik.

Marihuana, artxiboko irudi batean

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide