Bizi kalitatea hobetzeko pausoak

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko abenduaren 7a

«Babesa ezinbestekoa da alzheimerra eta bestelako dementzia motaren bat dutenentzat eta haien senitarteko zein lagunentzat», dio Koldo Ulestik, Gipuzkoako AFAGIko lehendakariak. Izan ere, Espainian ia 800.000 pertsonek pairatzen dute eritasun horren eragina, eta Gipuzkoan berriz, 8.000 lagunek. «Horrek esan nahi du familia askotan eragiten duela gaixotasun horrek», gaineratu du. Egoera «lazgarria» dela dio, eta etorkizunera begira «are larriagoa» izango dela: «Izan ere, hemendik hogei bat urtera bikoiztu egingo da gaixo kopurua». Ildo horretatik, alzheimerraren inguruan kontzientziatzeko, dementzia mota horri buruzko politika eraginkorra abian jartzea «beharrezkoa»  dela dio Ulestik. «Alzheimerra dutenei eta haren ingurukoei kalitatezko bizitza eskaintzea da politika horren xedea, eta zerbitzu eraginkorrak horien esku jartzeko baliatu nahi da», nabarmendu du. Alzheimerraren inguruko hainbat elkarte hori osatzeko lanean dabilela jakinarazi du Ulestik, baina horrek «bultzada aktiboa» behar duela gogoratu du. Ildo horretatik, Gillermo Nagorerekin bat egin, eta Ulestik eta hiru zarauztarrek Tel Avivetik  Jerusalemerako bidea egingo dute. Nagore Memoria da bidea egitasmoaren sortzailea eta protagonista da. Proiektu horren bitartez, Finisterretik (Galizia) Jerusalemerako bidea oinez egiten ari da, alzheimerrari buruzko politika eraginkorra aldarrikatzeko helburuarekin. Aurrez ere izan ditu kazetari nafarrak bidelagunak. Ulestik adierazi zuen Markina eta Deba arteko ibilbidean lagundu ziotela gipuzkoar batzuk, eta Frantzian ere lau zarauztarrek babestu zutela. «15 [...]

Fidel Blazquez, Koldo Ulesti, Lourdes Azkue eta Rafa Gambas (Amaia Ventas/Hitza)

«Babesa ezinbestekoa da alzheimerra eta bestelako dementzia motaren bat dutenentzat eta haien senitarteko zein lagunentzat», dio Koldo Ulestik, Gipuzkoako AFAGIko lehendakariak. Izan ere, Espainian ia 800.000 pertsonek pairatzen dute eritasun horren eragina, eta Gipuzkoan berriz, 8.000 lagunek. «Horrek esan nahi du familia askotan eragiten duela gaixotasun horrek», gaineratu du.

Egoera «lazgarria» dela dio, eta etorkizunera begira «are larriagoa» izango dela: «Izan ere, hemendik hogei bat urtera bikoiztu egingo da gaixo kopurua». Ildo horretatik, alzheimerraren inguruan kontzientziatzeko, dementzia mota horri buruzko politika eraginkorra abian jartzea «beharrezkoa»  dela dio Ulestik. «Alzheimerra dutenei eta haren ingurukoei kalitatezko bizitza eskaintzea da politika horren xedea, eta zerbitzu eraginkorrak horien esku jartzeko baliatu nahi da», nabarmendu du. Alzheimerraren inguruko hainbat elkarte hori osatzeko lanean dabilela jakinarazi du Ulestik, baina horrek «bultzada aktiboa» behar duela gogoratu du.

Ildo horretatik, Gillermo Nagorerekin bat egin, eta Ulestik eta hiru zarauztarrek Tel Avivetik  Jerusalemerako bidea egingo dute. Nagore Memoria da bidea egitasmoaren sortzailea eta protagonista da. Proiektu horren bitartez, Finisterretik (Galizia) Jerusalemerako bidea oinez egiten ari da, alzheimerrari buruzko politika eraginkorra aldarrikatzeko helburuarekin.

Aurrez ere izan ditu kazetari nafarrak bidelagunak. Ulestik adierazi zuen Markina eta Deba arteko ibilbidean lagundu ziotela gipuzkoar batzuk, eta Frantzian ere lau zarauztarrek babestu zutela. «15 egunez izan ziren Nagorerekin», zehaztu du.

65 kilometro aurretik
Herenegun abiatu ziren Ulesti bera eta Zarauzko AFAGIko kide Fidel Blazquez, Lourdes Azkue eta Rafa Gambas Tel Avivera. «Gure helburua Nagorerekin batera bidaiako azken hiru etapak egitea da», azaldu du Gipuzkoako AFAGIko lehendakariak. Guztira, 65 bat kilometro egingo dituzte bostek oinez. Abenduaren 15ean Jerusalemera iritsiko direla aurreikusi dute.

Memoriaren bide hori hasiera besterik ez dela nabarmendu du, ordea, Ulestik: «Gillermo Jerusalemera iristea lehenbiziko pausoa besterik ez da. Gure esku dago helburua lortu arte borroka egitea eta gaixoek eta euren urkoek kalitatezko bizitza eduki ahal izateko politika sakona lantzea», adierazi du.

Informazio gehiago bildu nahi izanez gero, klikatu hemen.

 

Goian, ezkerretik hasita: EAJko Maite Garrastazu, PSE-EEko Patxi Elola, Ezker Anitzako Mariana Aranburu eta Aralarreko Aser Lertxundi. Behean: Zarauzko AFAGIko delegatu Rafa Gambas, Eider Illarramendi alkateordea, Gipuzkoako AFAgiko lehendakari Koldo Ulesti eta Ane Eizmendi Bilduko zinegotzia (Amaia Ventas/Hitza)

Alzheimerrarekiko kontzientziazioa bultzatuko du Zarauzko Udalak

Zarauzko Udalak Alzheimerrarekiko Hiri Solidario izatea erabaki du, arazo larri horrekiko kezka adieraziz. Hala, adierazpen instituzionala egin du, AFAGI Gipuzkoako alzheimerdunen eta bestelako dementziadunen senitartekoen eta lagunen elkartearen deklarazioa bere eginda. «Zarauzko Udalak beste udalerri batzuentzat adibide izan nahi du, eta bide batez, osasun eta gizarte arloetako arazo larri honen inguruko sentsibilizazioa eta gizartearen zein instituzio eta politikarien kontzientzia bultzatu», adierazi zuen herenegun Eider Illarramendi alkateordeak. Udaleko alderdi guztiek egin zuten bat harekin.

Alzheimerrarekiko Hiri Solidario bilakatuz, udalak gaixotasun horri aurre egiteko aliantzak bultzatu dituen egitasmoaren alde egin du. «Egitasmo horrek alzheimerraren inguruko politika abian jartzea aldarrikatzen du», zehaztu zuen.
Hainbat arrazoi zerrendatu zuen Illarramendik udalak hartutako konpromisoa berresteko: «Jakin badakigu alzheimerra dementzien artean nagusia dela, eta horren eragina 3,5 milioi pertsonek pairatzen dutela Espainian, gaixoak eta horiek zaintzen dituzten pertsonak kontuan izanda».

Horrez gain, udal ordezkariak jakitun dira eritasun horrek familia batean sor ditzakeen zuzeneko zein zeharkako gastuak 30.000 eurotik gorakoak direla. Era berean, gaixo eta senideen beharrei aurre egiteko eskura dauden osasun eta gizarte baliabideak eskasak direla diote, eta «Europako legebiltzarrak, Europako komisioak eta Munduko Osasun Erakundeak gomendioak eman dituen arren, gaixotasun horren kalteei aurre egiteko planik ez» dagoela nabarmendu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide