Euskararen egoeraren antzekoan dauden herriko beste hainbat hizkuntza ezagutzeko aukera izan zuten zarauztarrek herenegun, Euskararen Egunean. Eremu txikiko bederatzi hizkuntza entzun ahal izan ziren Modelon, Zarauzko biztanle berrien ahotsetan: guarania, bereberea, aymara, katalana, galegoa, mandinga, punjabia eta kakchikela. Aldi berean, euskara ikasteko ahalegina egiten ari diren atzerritarrei aitortza egin zitzaien, oroigarria emanez.
