Su hartu du utzitako lantegi batek Zarautzen

Zarauzko Hitza 2012ko abenduaren 2a

Arratsaldeko zazpiak aldean su hartu du Zarauzko Arregui enpresak. Utzita dago lantegia, eta itxuran etxerik gabeko pertsona bat babes bila bertara sartu, sua piztu, eta garrek altzariren bat hartu dute. Hala zabaldu da sutea, baina itzalita dago jada,...

Arratsaldeko zazpiak aldean su hartu du Zarauzko Arregui enpresak. Utzita dago lantegia, eta itxuran etxerik gabeko pertsona bat babes bila bertara sartu, sua piztu, eta garrek altzariren bat hartu dute. Hala zabaldu da sutea, baina itzalita dago jada, eta ez da inor zauritu. Suhiltzaileak heldu direnean ez zegoela inor barruan. Hala jakinarazi dio Hitzari Udaltzaingoak. Sutea ez da inguruko enpresetara hedatu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide