Bihar jarriko dituzte salgai Zarauzko Kopla Txapelketako sarrerak

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko azaroaren 30a

Seigarren urtez, «Euskal Herriko zintzarririk preziatuena» eskuratzeko lehian jardungo dute hamar bertsolarik abenduaren 14ean, Putzuzulon antolatu ohi duten Kopla Txapelketan. Iazko irabazle Beñat Gaztelumendi añorgatarrak, Nahikari Gabilondo zarauztarrak, Fredi Paia algortarrak, Hiriburuko Patxi Iriartek, Durangoko Unai Ituriagak, Jon Maia zumaiarrak, Oihane Perea gasteiztarrak, Beasaingo Aitor Sarriegik, Hendaiako Maddi Ane Txoperenak eta Iturengo Alazne Untxalok hartuko dute parte bertan. Sarrerak bihar 11:00tan jarriko dituzte salgai, Merkatu plazako 2. solairuan. Sarrera bakoitzak bost euro balioko ditu eta pertsonako bi eskuratu ahalko dira.

III. Kopla Txapelketako irudi bat (Argazkilaria: Hodei Esteban)

Seigarren urtez, «Euskal Herriko zintzarririk preziatuena» eskuratzeko lehian jardungo dute hamar bertsolarik abenduaren 14ean, Putzuzulon antolatu ohi duten Kopla Txapelketan. Iazko irabazle Beñat Gaztelumendi añorgatarrak, Nahikari Gabilondo zarauztarrak, Fredi Paia algortarrak, Hiriburuko Patxi Iriartek, Durangoko Unai Ituriagak, Jon Maia zumaiarrak, Oihane Perea gasteiztarrak, Beasaingo Aitor Sarriegik, Hendaiako Maddi Ane Txoperenak eta Iturengo Alazne Untxalok hartuko dute parte bertan.

Sarrerak bihar 11:00tan jarriko dituzte salgai, Merkatu plazako 2. solairuan. Sarrera bakoitzak bost euro balioko ditu eta pertsonako bi eskuratu ahalko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide