Bertso Eskolen Topaketak egingo dituzte larunbatean Zarautzen. Eguerdian hasi eta gauera arte, bertsoez jai giroan gozatzeko aukera izango dute zaleek, egitarau betea osatu dutelako. Hitzetik Hortzera ETB1eko saiokoak ere bertan izango direla jakinarazi du Jon Artano aurkezle zestoarrak gaur bertan irratian.
Antolatzaileek adierazi dutenez, Ikastolan lotarako lekua egongo da.
Egitaraua:
-12:00etan bertso poteoa. Bertsolariak: Andoni Egaña, Jon Maia, Onintza Enbeita, Nerea Ibartzabal, Xabi Igoa, Jon Elizetxe, Maddi Sarasua eta Oier Aizpurua.
-14:30ean bazkaria Frontoi Zineman.
-17:30etik 19:00etara bertso jarriak. Bazkaloste partean. Parte-hartzaileak: Oskar Estanga, Maialen Arzallus, Aitor Sarriegi, Maialen Velarde, Etxeberria anaiak, Baionako Bertso Eskola, Mantxi, Markinako Bertso Eskola eta Artzaya.
-22:00etan gaueko esketxak. Gaztetxean. Tolosaldeko Bertso Eskola, Malen Amenabar, Gabiriko taldea, Jone Larrinaga, Unai Muñoa, Inazio Vidal, Ander Lizarralde, Txaber Ormazabal, Iruñako Euskaldunberrien Bertso Eskola eta Gasteizko Bertso Eskola.
-Ondoren Fan & Go erromeria.
