Neguko Etxeak emakumezko eta gizonezkoentzat gune berezituak izango ditu aurten

Zarauzko Hitza 2012ko azaroaren 14a

Bihar zabalduko dute Neguko Etxea. Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduta, eta Caritas eta Gurutze Gorria elkarteek bultzatuta, etxerik ez dutenentzat zerbitzua martxan jartzea erabaki du Zarauzko Udalak bigarren urtez. «Krisi egoeran gaude, jende asko eta asko une zailak ari da bizitzen. Enpresak ixten ari dira, jendea langabeziandago, eta familiek zailtasun handiak dituzte aurrera ateratzeko. Egoera larria da, oso. Geroz eta ohikoagoa da, batez ere duela urte batzuetatik, jendea etxerik gabe kalean ikustea», nabarmendu du Ongizate zinegotzi Ane Eizmendik. Hori dela eta, etxegabeei aterpea emango diete, neguko hilabete hotzetan. Otsailaren 28ra arte egongo da zabalik. Aurten, gainera, zerbitzu osatuagoa eskainiko dute: emakumeentzako espazio berezitua sortu dute, beste solairu batean. «Iaz gizonezkoek eta emakumezkoek leku berean egiten zuten lo. Orain guneak bereiztea erabaki dugu, emakumeen intimitatea bermatzeko», azaldu du Caritaseko ordezkari Txus Manterolak. Guztira 15 plaza ditu aterpetxeak. Aterpetxea iazko leku berean egongo da, Monte Albertia institutuaren albo batean. Caritaseko eta Gurutze Gorriako kideak eta boluntarioak egongo dira bertan, erabiltzaileei lagundu eta behar dutena eskaintzeko. Hain zuzen, bi elkarteek 30 laguneko sarea osatu nahi dute, «bakoitzak hilean behin soilik lagundu behar izan dezan». «Hilean bi ordu izango lirateke, afari garaian langileari laguntzeko». Ildo horretatik, interesa dutenak bilerara dietu dituzte. Gaur egingo dute, 20:00etan [...]

Bihar zabalduko dute Neguko Etxea. Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduta, eta Caritas eta Gurutze Gorria elkarteek bultzatuta, etxerik ez dutenentzat zerbitzua martxan jartzea erabaki du Zarauzko Udalak bigarren urtez. «Krisi egoeran gaude, jende asko eta asko une zailak ari da bizitzen. Enpresak ixten ari dira, jendea langabeziandago, eta familiek zailtasun handiak dituzte aurrera ateratzeko. Egoera larria da, oso. Geroz eta ohikoagoa da, batez ere duela urte batzuetatik, jendea etxerik gabe kalean ikustea»,
nabarmendu du Ongizate zinegotzi Ane Eizmendik. Hori dela
eta, etxegabeei aterpea emango diete, neguko hilabete hotzetan. Otsailaren 28ra arte egongo da zabalik.
Aurten, gainera, zerbitzu osatuagoa eskainiko dute: emakumeentzako espazio berezitua sortu dute, beste solairu batean. «Iaz gizonezkoek eta emakumezkoek leku berean egiten zuten lo. Orain guneak bereiztea erabaki dugu, emakumeen intimitatea bermatzeko», azaldu du Caritaseko ordezkari Txus Manterolak. Guztira 15 plaza ditu aterpetxeak.
Aterpetxea iazko leku berean egongo da, Monte Albertia institutuaren albo batean. Caritaseko eta Gurutze Gorriako kideak eta boluntarioak egongo dira bertan, erabiltzaileei lagundu eta behar dutena eskaintzeko. Hain zuzen, bi elkarteek 30 laguneko sarea osatu nahi dute, «bakoitzak hilean behin soilik lagundu behar izan dezan». «Hilean bi ordu izango lirateke, afari garaian langileari laguntzeko». Ildo horretatik, interesa dutenak bilerara dietu dituzte. Gaur egingo dute, 20:00etan Caritaseko lokalean, Mitxelena kaleko 51. zenbakian. Herritarrak bertaratzera animatu dituzte. Izan ere, etxegabeei aterpea emateaz gain, garrantzitsua da konpainia egitea. «Halako pertsonek normalean egun ia osoa bakarrik igarotzen dute. Norbaitekin hitz egiteko aukera izateak asko lagun diezaieke».
Funtzionamendu bera
Eizmendik jakinarazi du, funtzionamenduari dagokionez ez dutela «aldaketa nabarmenik» egin . «Neguko Etxea une zailetan kalea beste babesik ez dutenei gauerako aterpea, afaria eta dutxa ematean oinarritzen da, eta jakin badakigun arren karitateak ez duela krisia konponduko, egoera okerrenean daudenen larritasuna baretzea du helburu», esan du Foru Aldundiko Gazteria zuzendari eta aterpetxeen koordinatzaile Jokin Melidak. Hori dela eta, kalean bizi denak «goxo» egoteko aukera izango du erabiltzaileak. Egonaldia ere, etxegabeen araberakoa izango da: hiru egunez geratu ahalko dira, edota hiru hilabetez. Hiru egunez geratzea erabakitzen dutenek, egonaldiaren ostean zazpi egun itxaron beharko dituzte berriz ere beste hiru egun Neguko Etxean egin ahal izateko.
Afaria, gosaria eta lo egiteko lekua eskainiko zaie haiei, eta baita arropak garbitzeko eta dutxatzeko aukera ere. Beranduenez 21:00etan sartu ahalko dira aterpetxera erabiltzaileak, eta 09:00etan atera. 23:15ean itzalduko dira argiak. Ez dituzte txakurrak onartuko.
Bi bide egongo dira Neguko Etxean plaza eskatzeko: Caritas elkartera jo beharko da, edota Zarauzko Udaltzaingora.
Iaz 80 bat lagunek egin zuten egonaldia Neguko Etxean . Zazpi bat hiru hilabetez geratu ziren. «Pertsona batzuk oso egoera larrian daude. Gehienek ez dute inolako mendekotasunik, gainera. Asko krisiak gogor jo dituenak edota banandu ostean, lo egiteko lekurik gabe geratu direnak dira», zehaztu du Manterolak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide