Nazioarteko XX. Argazki Mostra izango da ikusgai Zarauzko Torre Luzean, gaurtik abenduaren 16ra. Zarauzko Argazkizale Elkarteak antolatu du, eta gaur inauguratuko dute, 20:00etan.
Besteak beste, Antonio Vazquez Arguellesen, Dominique Tuilarden, Juan Antonio Palaciosen, Laura Lenen, eta Marina Canoren lanak egongo dira ikusgai.