Gaur arratsaldean inauguratuko dute I. Cava Azoka, Munoan

Zarauzko Hitza 2012ko urriaren 31

Gaur 19:00etan inauguratuko du ZAE Zarautz Arraun Elkarteak I. Cava Azoka. «Zerbait berezia» antolatze aldera, karpa xumea jarri dute Munoan, eta igandera bitartean izango da zer edan eta jana bertan. Guztira,zazpi cava mota dastatu ahalko da bertan,...

Gaur 19:00etan inauguratuko du ZAE Zarautz Arraun Elkarteak I. Cava Azoka. «Zerbait berezia» antolatze aldera, karpa xumea jarri dute Munoan, eta igandera bitartean izango da zer edan eta jana bertan. Guztira,zazpi cava mota dastatu ahalko da bertan, eta mokadutxoarekin lagundu. Giroa alaitzeko, askotariko ekimenak ere  izango dira datozen egunetan: trikitilariak, musika taldeen emanaldiak, besteak beste. Azken egunerako, gainera, jardunaldi berezia prestatu dute: I. Arraun Bertso Lehiaketa. Getariako, Orioko, Zarauzko eta Zumaiako bertsolari bana oholtza gainera igo eta arraunarekin loturiko gaiez ariko dira, nor baino nor. Irabazleari ikurriña emango zaio, «estropadetan egiten den moduan». 17:00etan hasiko dute norgehiagoka.

Azoka egunero 12:00etatik 16:00etara, eta 19:00etatik 00:00etara izango da zabalik Datozen jai egunetan herria «bizitzea» dute helburu , eta bide batez, elkartearentzat irabaziak lortzea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide