Arkamurka taldeak antolatutako Erriberetako parkea erakusketa igandea bitartean izango da ikusgai, Merkatu plazan. Natur elkarteak 25 urte inguru darama egitasmoa aurrera atera nahian, eta lur eremu hori naturalizatzeko «ahalegin berria» egin du erakusketa antolatuz. Bertan egitasmoaren nondik norakoak ezagutu ahalko dira.