Zarauzko Udalak parte hartze prozesua abiatu zuen aurrekontuak osatzeko. Hala, udal ordezkariek auzoz auzo bilerak egin zituzten herritarrekin, haien proposamenak jaso eta beharrak ezagutze aldera. Horien artean, Azken Portu Goian, Lanpardo kalean baranda jartzeko eskatu zuten bizilagunek. Aste honetan jarri dute eskudela aldapan.