Asteazkenean omenduko dute gaztetxoek Escudero

Zarauzko Hitza 2012ko urriaren 22a

Zarauzko eskoletako 530 bat ikaslek Francisco Escudero omenduko dute asteazkenean, 15:30ean. Villa Munda aurrean, konposatzailearen bustoaren inguruan izango da mendeurreneko ekitaldia.

15:00ak aldera, LH5 eta LH6. mailako ikasleek bustorako bidea har...

Zarauzko eskoletako 530 bat ikaslek Francisco Escudero omenduko dute asteazkenean, 15:30ean. Villa Munda aurrean, konposatzailearen bustoaren inguruan izango da mendeurreneko ekitaldia.

15:00ak aldera, LH5 eta LH6. mailako ikasleek bustorako bidea hartuko dute, trikitien laguntzaz, eta 15:30ean musika saioa eskainiko diote Escudero maisuari. Lehenik, eskola bakoitzak bertsoa abestuko dute, ondoren, 2 kantu interpretatuko dituzte txirulen laguntzaz. Azkenik, Escuderoren Piano eta orkestrarako kontzertua-ren azken mugimenduko zati batekin dantza eginez amaituko dute saioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide