Zarautzen zenbatu dituzte Eusko Legebiltzarrerako boto guztiak, eta EAJren aldekoak izan dira gehienak. 4.770 boto eskuratu dituzte jeltzaleek, eta EH Bildu izan da bigarren indarra, 3.781 botorekin. PSE-EEk, hirugarren indarrak, aldeko 1.479 boto eskuratu ditu, PPk 747, eta UPDk 103.
Aurten 17.258 lagun zeuden erroldatuta, eta %32,10ekoa izan da abstentzioa; 2009koaren parekoa, orduan boto-emaileen %32,80 abstenitu baitzen. Botoen %1,25 izan dira zuriak, eta %057 baliogabeak.