Eguraldiak ez du ohetik ateratzen lagundu gaur, eta eguerdi aldean hasi da mugimendua Zarauzko hauteslekuetan. Orduan osatu dira iladak. Besteak beste, orduan bozkatu dute Ezker Anitza-IU-LV koalizioko hautagai Mariana Aranburuk eta PSE-EEko hautagai Patxi Elolak. Lehenak Lizardi Institutuan eman du botoa, eta bigarrenak Ludotekan.
