Udal Gobernua: “Zarauzko Industrialdea xurgatu egin dute”

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko urriaren 19a

«Zarauzko Industrialdea SA xurgatu egin dute». Gogor salatu du Zarauzko Udal Gobernuak Eusko Jaurlaritzak dekretu bidez herriko industriagunea eta Buruntzaldekoa Donostiako Zuatzu Enpresa Parkera bideratzea erabaki izana. «Sprilur erakundearen bitartez, eskualdetako laguntzak Donostialdera bideratu nahi ditu». «Aldebakartasunez» eta Udal Gobernuaren borondatearen kontra hartutako erabakia dela nabarmendu du, eta gertatutakoa «oso-oso larria» dela. «Industrialdearen bilakaeran lehen aldia da erakundeen arteko adostasuna PSEren Jaurlaritzak apurtzen duena, aldebakartasunez». Erabaki horren ondorioz, Zarautz «botere gabe» utzi dute: erakunde berriaren %51a Sprilurren esku geratuko da, hark izango du «gehiengo boterea», eta Zarauzko Udala gune horren %24,5eko jabetza izatetik, %3,5 izatera pasatuko da. Izan ere zentro berri horrek Donostiako eta Hernaniko industriaguneak ere hartuko ditu bere baitan, eta horiekin banatu beharko du%24,5eko  jabetza hori—Donostiak %15,6eko boterea izango du eta Hernanik %5,3a—. Ildo horretatik, bi hiri horiekin negoziatu beharko du udalak «bere nahiak aurrera eramateko». Gipuzkoan hainbat industriagune—Zarautz, Donostia, Zumarraga, Buruntzaldea, Oarsoaldea, Debagaraia, Txingudi, Goierri, Debabarrena eta Urola Erdia, besteak beste—  dagoela esan du Zarauzko Hirigintza eta Ogasun zinegotzi Iñaki Eizagirrek, eta PSEk,  «bere fusio eta absortzio politikaren» bitartez, horiek lau gunetan batu nahi dituela.  Egoitzak, Eibarren, Donostian, Zumarragan eta Irunen jartzeko asmoa duela gaineratu du,  hain justu, alderdi  horrek gobernatzen duen lau herrietan. «Noiz eta orain, [...]

Errotaberri gauzatu ahal izateko tramite administratiboak egin ditu Zarauzko Udalak (Leire Ventas/Hitza)

«Zarauzko Industrialdea SA xurgatu egin dute». Gogor salatu du Zarauzko Udal Gobernuak Eusko Jaurlaritzak dekretu bidez herriko industriagunea eta Buruntzaldekoa Donostiako Zuatzu Enpresa Parkera bideratzea erabaki izana. «Sprilur erakundearen bitartez, eskualdetako laguntzak Donostialdera bideratu nahi ditu».

«Aldebakartasunez» eta Udal Gobernuaren borondatearen kontra hartutako erabakia dela nabarmendu du, eta gertatutakoa «oso-oso larria» dela. «Industrialdearen bilakaeran lehen aldia da erakundeen arteko adostasuna PSEren Jaurlaritzak apurtzen duena, aldebakartasunez». Erabaki horren ondorioz, Zarautz «botere gabe» utzi dute: erakunde berriaren %51a Sprilurren esku geratuko da, hark izango du «gehiengo boterea», eta Zarauzko Udala gune horren %24,5eko jabetza izatetik, %3,5 izatera pasatuko da. Izan ere zentro berri horrek Donostiako eta Hernaniko industriaguneak ere hartuko ditu bere baitan, eta horiekin banatu beharko du%24,5eko  jabetza hori—Donostiak %15,6eko boterea izango du eta Hernanik %5,3a—. Ildo horretatik, bi hiri horiekin negoziatu beharko du udalak «bere nahiak aurrera eramateko».

Gipuzkoan hainbat industriagune—Zarautz, Donostia, Zumarraga, Buruntzaldea, Oarsoaldea, Debagaraia, Txingudi, Goierri, Debabarrena eta Urola Erdia, besteak beste—  dagoela esan du Zarauzko Hirigintza eta Ogasun zinegotzi Iñaki Eizagirrek, eta PSEk,  «bere fusio eta absortzio politikaren» bitartez, horiek lau gunetan batu nahi dituela.  Egoitzak, Eibarren, Donostian, Zumarragan eta Irunen jartzeko asmoa duela gaineratu du,  hain justu, alderdi  horrek gobernatzen duen lau herrietan. «Noiz eta orain, hauteskunde bezperan, PSEk gobernatzen duen herriak hobetsiz eta besteak alboratuz, krisi ekonomiko gogorrean».

Eskualdea pobretu
Horrek, kapital osoa lau herri horietan biltzea ekarriko du. Hortaz, aurrerantzean Beterri Kostako Industrialdea SA deituko den elkartea sortzeak Zarauzko eta Urola Kostako garapen industrial, eta orohar, ekonomikoan ondorio «oso kaltegarriak» ekarriko ditu, Udal Gobernuaren iritziz: «Zarauzko Industrialdean, lurretan eta inbertsiotan jarritako 8,5 milioi euroko funtsa galdu edo beste esku batzuetara pasatzeko arriskua dago».

Hala, ekainean Bildu, PP, Aralar-Ezker Anitzak eta EAJk salatu zutena berretsi du: «Erabaki horrek herria pobretzera kondenatu du». Zarauzko Industrialdea SA enpresen sustapen eta industriaren garapenerako «tresna garrantzitsua» dela gogoratu du.

Aldebakarreko erabakiaz gain, Jaurlaritzaren industria eta inbertsio politika ere kritikatu du  Eizagirrek: «PSEk parke industrialak egin nahi ditu, baina ez bete». Haren arabera, eskualdeko  eta herritarren beharretara egokitu azpiegiturak egin behar dira:  «Guk tresna batzuk ditugu sortuta, eta horiek abiatzeko hainbat inbertsio egin dira. Zer-nolako azpiegiturak behar ditugun aztertu behar da orain eta, ez diru publikoa erabiliz, lurra urbanizatu eta ormigoizko pabilioi handiak egin». Horrek eskualdeen «desitxuraketa» dakarrela adierazi du Eizagirrek, eta inbertsio politika baldintzatzen duela.

Tramite guztiak eginda
Errotaberri  urbanizatzeko proiektua onartu du Zarauzko Udalak, behin betikoz. Azken aurreko pausoa dela jakinarazi du Hirigintza eta Ogasun zinegotziak, gunea eraiki aurretik egin beharreko azken tramitea dela. «Asko kostatuko den arren, Errotaberri martxan jartzera goaz».

Eusko Jaurlaritzako URA Uraren Euskal Agentziak eta  udalak 2009ean  hitzarmen bat sinatu zuten. Horren bitartez, lau milio euro eta erdi gorde zituen Jaurlaritzak Abendañoko erreka desbideratu,  eta bertan eraiki ahal izateko gunea  egokitzeko. Inbertsio hori egingo duen ala ez, Jaurlaritza berriaren araberakoa izango dela ohartarazi du Eizagirrek. «Guk pausoak  eman ditugu Errotaberri gauzatu ahal izateko. Etxekolanak eginak ditugu».

Diru laguntza lortzen badu, urbanizazio proiektuaren lehenbiziko pausoa emango du, erreka desbideratuko da, alegia. ,Gerora gune horretan zer-nolako azpiegiturak eraikiko diren erabaki beharko da. Hori , Urola Kostako Foro Sozioekonomikoan adostuko dute: «Eskola, bulegoak, lantegiak…. Foro horretan erabakiko da zer behar dagoen eta horren arabera zer egin daitekeen».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide