Badira urte batzuk Koadrila Eguna herriko zenbait lagun talde eta jai batzordek antolatzen dutela, Koadrila Eguneko Batzordeak, hain zuzen. Bide horretan, aurten ere «jaiak herritik herriarentzat filosofiari jarraituz, egitarau koloretsua eta parte-hartzailea» osatu dute. Ostiralean hasiko dira ekimenekin, eta larunbatean jarraitu.
Urtero legez, Munoa izango da jaiaren plaza nagusia; bertan egingo dituzte pasta lehiaketa eta kontzertuak, besteak beste. Baina bestelako guneak ere izango dute protagonismoa. Tradizioarekin jarraituz, Vista Alegreko etziko hitzordua mantenduko dute hala: goitibeheren jaitsiera.
———————
Egitaraua
Urriak 19, gaur
-16:00. Mus Txapelketan izena ematea.
-16:30. Mus Txapelketa azkarra.
-23:00. Glaukoma eta Bad Sound System taldeen kontzertuak.
Urriak 20, bihar
-10:00. Goitibeherak Munoan elkartuko dira.
-11:00. Goitibeheren jaitsiera, Vista Alegre auzotik.
-12:00. Txosnen irekiera.
-12:30. Pasta lehiaketa. Norberak eraman beharko ditu osagaiak eta sua.
-14:00. Bazkaria.
-16:00. Poteoa eta jolasak kalean zehar, barramobilarekin.
-23:00. Hesian taldearen kontzertua eta Xutikekin erromeria.
