Manuel Larramendi Bibliografia Institutuak II. Bibliografia Kongresua antolatu du. Gaur goizeko hamarretan hasi da, eta egun osoko hitzaldi egitarauaren ostean, bihar jarraituko du, Zarauzko Frantziskotarren konbentuko liburutegian. Hainbat liburutegi eta artxibategitako ordezkariek eta adituek hartuko dute parte. Besteak beste, Espainiko Liburutegi Nazionaleko Elena Garcia-Puentek, Sabino Arana Fundazioko Luis Gesalagak, Lazkaoko Benediktarren Fundazioko Miren Barandiaranek, edo Donostiako Udal Liburutegiko Arantza Aramendik.
Zugazak egin die ongietorria guztiei, institutuaren lanaren gaineko azalpenak emanez. Garcia-Puentek hartu du hitza ondoren, Hemerotekak lehen eta etorkizunean hitzaldiarekin.

