Hemeroteken erronkez ariko dira adituak II. Bibliografia Kongresuan bihar eta etzi, Zarauzko Frantziskotarren liburutegian

Zarauzko Hitza 2012ko urriaren 11

Manuel Larramendi Bibliografia Institutuak II. Bibliografia Kongresua antolatu du. Bihar eta etzi egingo dute, Zarauzko Frantziskotarren konbentuko liburutegian. Hainbat liburutegi eta artxibategitako ordezkariek eta adituek hartuko dute parte. Besteak...

Manuel Larramendi Bibliografia Institutuak II. Bibliografia Kongresua antolatu du. Bihar eta etzi egingo dute, Zarauzko Frantziskotarren konbentuko liburutegian. Hainbat liburutegi eta artxibategitako ordezkariek eta adituek hartuko dute parte. Besteak beste, Espainiko Liburutegi Nazionaleko Elena Garcia-Puentek, Sabino Arana Fundazioko Luis Gesalagak, Lazkaoko Benediktarren Fundazioko Miren Barandiaranek, edo Donostiako Udal Liburutegiko Arantza Aramendik.

Leopoldo Zugazak, Manuel Larramendi Bibliografia Institutuko sortzaileak, emango die ongietorria guztiei. Bibliografiaren lehenaz, orainaz eta etorkizuneko erronkez jardungo dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide