Gaur deklaratuko dute Ertzaintzaren sarekadan atxilotutako hiru lagunek

Zarauzko Hitza 2012ko urriaren 11

Gaur deklaratuko dute ekainean Ertzaintzak egindako drogen kontrako sarekadan atxilotutako lau lagunetatik hiruk—laugarrena lesakarra (Nafarroa) da—. Azpeitiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzio Epaitegian hartuko diete deklarazioa, 10:00ak aldera. Autoritatearen aurrean erresistentzia erakutsi, eraso egin eta desordena publikoa eragin izana leporatu diete lau gazteei. Horiez gain, bi ertzainek ere deklaratuko dute, gutxienez. Droga trafikoaren kontrako operazioak egin zituen Ertzaintzak ekainaren 2ko arratsaldean hasi, eta 3ko goizaldera bitartean, Zarautzen zein Zumaian. Zumaian arratsaldean Nicol taberna miatu zuten. Gertaera larriena, ordea, Zarauzkoa izan zen. Igande goizaldean, 3:30ak aldera, 20 bat ertzain Fanny tabernara sartu ziren—aurretik Dadan egonak ziren—, bertakoak miatu, eta hainbatek porrekin jo zituztela salatu zuten. Hori dela eta, herritar ugari artatu zituzten osasun zentroan. Ertzainek bost lagun atxilotu zituzten. Lau inputatu dituzte, eta beste bati falta jarri diote. Oraindik ez daki deklaratzera jo beharko duen epaitegira. Horren harira, Zarauzko zenbait zinegotzi Azpeitin izango dira gaur, elkartasuna adierazi eta udalaren babesa eskaintzeko. Horrekin batera, ekainaren 3ko goizaldean zer gertatu zen argitzeko eskatuko dute, beste behin. «Horrek berez ez zuen gertatu behar. Errurik izan gabe, lau gazte inputatu dituzte. Horrek bizitza aldatuko die, tamalez», nabarmendu du Hiri Segurantzako zinegotzi Jabier Etxaburuk. Izan ere, epaiketa eginez gero—fiskalak erabakiko du epaiketa egingo duten ala ez— eta [...]

Gaur deklaratuko dute ekainean Ertzaintzak egindako drogen kontrako sarekadan atxilotutako lau lagunetatik hiruk—laugarrena lesakarra (Nafarroa) da—. Azpeitiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzio Epaitegian hartuko diete deklarazioa, 10:00ak aldera. Autoritatearen aurrean erresistentzia erakutsi, eraso egin eta desordena publikoa eragin izana leporatu diete lau gazteei. Horiez gain, bi ertzainek ere deklaratuko dute, gutxienez.
Droga trafikoaren kontrako operazioak egin zituen Ertzaintzak ekainaren 2ko arratsaldean hasi, eta 3ko goizaldera bitartean, Zarautzen zein Zumaian. Zumaian arratsaldean Nicol taberna miatu zuten. Gertaera larriena, ordea, Zarauzkoa izan zen. Igande goizaldean, 3:30ak aldera, 20 bat ertzain Fanny tabernara sartu ziren—aurretik Dadan egonak ziren—, bertakoak miatu, eta hainbatek porrekin jo zituztela salatu zuten. Hori dela eta, herritar ugari artatu zituzten osasun zentroan. Ertzainek bost lagun atxilotu zituzten. Lau inputatu dituzte, eta beste bati falta jarri diote. Oraindik ez daki deklaratzera jo beharko duen epaitegira.
Horren harira, Zarauzko zenbait zinegotzi Azpeitin izango dira gaur, elkartasuna adierazi eta udalaren babesa eskaintzeko. Horrekin batera, ekainaren 3ko goizaldean zer gertatu zen argitzeko eskatuko dute, beste behin. «Horrek berez ez zuen gertatu behar. Errurik izan gabe, lau gazte inputatu dituzte. Horrek bizitza aldatuko die, tamalez», nabarmendu du Hiri Segurantzako zinegotzi Jabier Etxaburuk.
Izan ere, epaiketa eginez gero—fiskalak erabakiko du epaiketa egingo duten ala ez— eta epaileak erruduntzat jotzen badituzte, kartzela izan liteke zigorra.
Erantzunik ez
Udal ordezkariak inputatuekin eta haien gurasoekin zein Ertzaintzarekin bildu ziren ekainean, hainbat batzarretan. «Bi aldeen bertsioak jakin nahi genituen», azaldu du Hiri Segurantzako zinegotzi Jabier Etxaburuk.
Atxilotuak «elkar ezagutu eta bizitakoa partekatu» ostean, gazteen kontakizunak bat datozela ohartu ziren. «Leku ezberdinetan zeuden arren, bertsioak bat
datoz. Ertzainek modu bortitzean tratatu zituztela esan zuten». «Sorpresaz» harrapatu zituztela gehitu du, eta «zer gertatzen
ari zen jakin gabe» kaltetu
zirela.
Zarauzko tabernen guneko arduradunekin ere bildu zen udala, eta gazteek esandakoa berretsi zuten: «Tabernetan izaten diren lapurreten eta ezbeharren aurrean ertzainek egindako lana estimatzen duten arren, gau hartan gertatutakoa ulertezina, bortitza eta jasanezina zela esan dute».
«Ezbeharraren» biharamunean, igandean bertan bildu zen Etxaburu ertzainen ordezkariekin, gertatutakoa argitze aldera. Drogen aurkako operazioa egin zutela azaldu zioten haiek, eta bertan zeudenek «alkoholaren ondorioz-edo» ertzainen kontrako jarrera agertu zutela. Horren harira, bi ertzain zauritu zirela ere jakinarazi zieten, «defendatzen ari zirenean». Ertzainek barne ikerketa abiatuko zutela hitz eman zioten, orduan, «egia argitze aldera».
Ikerketa horren emaitzik ez dutela jaso salatu du, ordea, zinegotziak. «Horretan ari direla erantzun digute, baina oraindik ez digute ezer argitu». Urola Kostako Hitza jarri da harremanetan Ertzaintzarekin, baina arduradunak ez dio ezer argitu.
Kasua ez dela «itxi» ohartarazi du. «Gertakaria oso larria da. Ez dugu ulertzen uda hasieran, taberna gunea jendez gainezka dagoenean, halakoak gertu izana». Hori dela eta, Ertzaintzari ikerketa horren emaitzak eskatzen jarraituko dutela esan du. «Udal ordezkariok bildu egingo gara, berririk ematen ez badigute nola jokatu adosteko». Besteak beste, publikoki salatuko dutela jakinarazi du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide