Naturarekin urteroko hitzordua

Zarauzko Hitza 2012ko urriaren 9a

Tradizio bihurtu da jada Natur Astea, 23. aldia. Datorren astea eskainiko diote naturari Zarautzen. Arkamurka Natur Elkartea arduratzen da antolatzeaz, eta aurten ere egitarau oparoa prestatu du. Ohi bezala, gai nagusi bat izanto da ardatza: onddoak. Hain estimatuak diren horien jiran prestatu dute egitaraua. Baina aurten beste gai bat ere landuko dute, herrian bertan garrantzia handikoa baita: itsas hezeguneak. Arkamurkako kideek diotenez, «ekosistema hauen balio naturalak ezagutaraztea da asmoa». Hari horri tiraka, herrira ekarriko dute gaia, beste asmo honekin: «Zarautzen dauzkagu itsas hezeguneak Iñurritzan, Astin eta Ihidietan, eta horien etorkizunaz hausnartu nahi dugu». Bi gai nagusi horien bueltan prestatu du Arkamurka Natur Elkarteak hainbat ekitaldi. Gehienak hitzaldiak izango dira, astelehenean hasi eta asteazkena bitartean hiru baitaude antolatuta. Hurrengo egunean, ostegunean, mahaiaren inguruan elkartuko dira Zarauzko Udaleko, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako teknikariak, Erriberetako Parkearen etorkizunaz jarduteko. Hain justu, Erriberetako Parkea izango da igandeko erakusketaren ardatza. Bertan dagoenaren berri emango dute, nahi duenak ikus dezan. Bezperan, larunbatean, perretxikoak sailkatzeko eguna izango da. Berdura plazan bilduko dituzte denak, Arkamurkako eta Aranzadi Elkarteko Mikologia saileko kideen laguntzaz; perretxikoen inguruaz jakintza handitzeko aukera ona izango da larunbatean. EGITARAUA Urriak 15, astelehena. Hitzaldia: Aranzadi Zientzia Elkarteko mikologia web orriaren aurkezpena. Hizlaria: Joxe Manuel Lekuona [...]

Tradizio bihurtu da jada Natur Astea, 23. aldia. Datorren astea eskainiko diote naturari Zarautzen. Arkamurka Natur Elkartea arduratzen da antolatzeaz, eta aurten ere egitarau oparoa prestatu du.
Ohi bezala, gai nagusi bat izanto da ardatza: onddoak. Hain estimatuak diren horien jiran prestatu dute egitaraua. Baina aurten beste gai bat ere landuko dute, herrian bertan garrantzia handikoa baita: itsas hezeguneak. Arkamurkako kideek diotenez,
«ekosistema hauen balio naturalak ezagutaraztea da asmoa». Hari horri tiraka, herrira
ekarriko dute gaia, beste asmo honekin: «Zarautzen dauzkagu itsas hezeguneak Iñurritzan,
Astin eta Ihidietan, eta horien etorkizunaz hausnartu nahi dugu».
Bi gai nagusi horien bueltan prestatu du Arkamurka Natur Elkarteak hainbat ekitaldi. Gehienak hitzaldiak izango dira, astelehenean hasi eta asteazkena bitartean hiru baitaude antolatuta. Hurrengo egunean, ostegunean, mahaiaren inguruan elkartuko dira Zarauzko Udaleko, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako teknikariak, Erriberetako Parkearen etorkizunaz jarduteko.
Hain justu, Erriberetako Parkea izango da igandeko erakusketaren ardatza. Bertan dagoenaren berri emango dute, nahi duenak ikus dezan. Bezperan, larunbatean, perretxikoak sailkatzeko eguna izango da. Berdura plazan bilduko dituzte denak, Arkamurkako eta Aranzadi Elkarteko Mikologia saileko kideen laguntzaz; perretxikoen inguruaz jakintza handitzeko aukera ona izango da larunbatean.

EGITARAUA
Urriak 15, astelehena. Hitzaldia: Aranzadi Zientzia Elkarteko mikologia web orriaren aurkezpena. Hizlaria: Joxe Manuel Lekuona (Aranzadiko kidea)
Urriak 16, asteartea. Hitzaldia: Euskal Herriko hezeguneak. Hizlaria: Mikel Estonba (Biologoa, Itsas Enara Ornitologoa
elkarteko kidea.
Urriak 17, asteazkena. Hitzaldia: Beneficios y servicios ambientales de los espacios verdes periurbanos: el caso de Salburua. Hizlaria: Luis Lobo Urrutia (Gasteizko Udaleko Ingurugiro gaietako Ikastegiko teknikaria).
Urriak 18, osteguna. Mahai-ingurua: Erriberetako Parkearen etorkizuna: Ihidieta eta Asti. Hizlaria: Zarauzko Udaleko, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta URA Eusko Jaurlaritzako agentziako ordezkariak.
Urriak 20, larunbata. Perretxikoak sailkatzea, Berdura plazan, Arkamurka Natur Elkarteko eta Aranzadiko. partaideekin.
Urriak 21, igandea. Erakusketa. Ordutegia: 11:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 19:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide