Atzera begirada, aurrera egiteko

Zarauzko Hitza 2012ko urriaren 5a

Auzolanean egindako lanari, herri-ondasunen inguruan egiten denari deitzen zitzaion garai batean danda. Hala dio Zarautz hizketan liburuak. Zarautzen, bereziki, erribera inguruko erretenak garbitzea, herri-bideak konpontzea (adibidez, kanposantura doana), eta moilako lanak herritarren artean egitea zen danda. Auzokoen artean arautua zegoen, eta derrigorrezkoa zen. Egun jende gutxik ezagutzen du kontzeptu hori. Horren aurrean, herritar talde batek «eredu hura deskubritu eta gaurkotzea» erabaki du, «krisian dagoen bizitza eredu honi errotik erantzun nahi baldin bazaio, komunitatean, auzolanean». Horretarako, Hatorr2012 auzolanera proiektua abiarazi dute. «Elkarlanean hainbat gauza hobe daitekeela sinesten dugu, komunitatea indartuz eta norbanakoa herri horren parte sentituz, inori ezer eskatzen hasi gabe», azaldu du Inhar Agirrezabalek. «Baliabide eskasiaren aitzakian, gaur egun tresna gisa atzera begirada horrek balio duela, eta etorkizunera begira, gauza asko egiten lagunduko digula uste dugu». Hortik, «urrutiko ideia» bezala sortu zen Torreoia zaharberritzearena. Eraikin horrek 100 urte beteko ditu datorren urtean, eta urteurren borobil hori aitzakitzat hartuta, auzolana berreskuratzea adostu dute. «Leku batekiko sentimendua indartzen baldin baduzu, azkenean lan hori egiteko gogoa ere sortuko da, auzolana sustatuz», adierazi du Itziar Epeldek. Proposamena herritarrei jakinarazteko Musika Plazan izango da taldetxoa bi larunbatetan, bihar eta datorrenean, hilaren 13an, 10:00etatik 14:30era. Bi erakusketa antolatuko dituzte bertan, batetik auzolanaren nondik norakoak azaltzeko, eta [...]

Auzolanean egindako lanari, herri-ondasunen inguruan egiten denari deitzen zitzaion garai batean danda. Hala dio Zarautz hizketan liburuak. Zarautzen, bereziki, erribera inguruko erretenak garbitzea, herri-bideak konpontzea (adibidez, kanposantura doana), eta moilako lanak herritarren artean egitea zen danda. Auzokoen artean arautua zegoen, eta derrigorrezkoa zen.
Egun jende gutxik ezagutzen du kontzeptu hori. Horren aurrean, herritar talde batek «eredu hura deskubritu eta gaurkotzea» erabaki du, «krisian dagoen bizitza eredu honi errotik erantzun nahi baldin bazaio, komunitatean, auzolanean». Horretarako, Hatorr2012 auzolanera proiektua abiarazi dute. «Elkarlanean hainbat gauza hobe daitekeela sinesten dugu, komunitatea indartuz eta norbanakoa herri horren parte sentituz, inori ezer eskatzen hasi gabe», azaldu du Inhar Agirrezabalek. «Baliabide eskasiaren aitzakian, gaur egun tresna gisa atzera begirada horrek balio duela, eta etorkizunera begira, gauza asko egiten lagunduko digula uste dugu».
Hortik, «urrutiko ideia» bezala sortu zen Torreoia zaharberritzearena. Eraikin horrek 100 urte beteko ditu datorren urtean, eta urteurren borobil hori aitzakitzat hartuta, auzolana berreskuratzea adostu dute. «Leku batekiko sentimendua indartzen baldin baduzu, azkenean lan hori egiteko gogoa ere sortuko da, auzolana sustatuz», adierazi du Itziar Epeldek.
Proposamena herritarrei jakinarazteko Musika Plazan izango da taldetxoa bi larunbatetan, bihar eta datorrenean, hilaren 13an, 10:00etatik 14:30era. Bi erakusketa antolatuko dituzte bertan, batetik auzolanaren nondik norakoak azaltzeko, eta bestetik, Torreoiaren inguruko xehetasunak erakusteko.
Horrez gain, haurrek ere izango dute beren txokoa kioskoan. «Euren Torreoi propioa sortu ahalko dute, marrazkien eta
maketen bitartez», gaineratu dute.
«Ahaztutako» gunea
Torreoia «ahaztuta» dago, Zarautzen «badirudi malekoia soilik existitzen dela». Hori dela eta,. «herritarrentzat eta herritarrekin espazio bat berreskuratu nahi dugu», nabarmendu dute. Horretarako, «lan txikiak» egitetik hastea erabaki dute. Udazken partera ideia hori zabaltzeko asmoa dute. «Torreoia auzolanean zaharberritzera goazela, eta auzolanean herrian hainbat gauza hobe daitekeela erakutsiko dugu». Aurreikuspenen arabera, urriaren 20an egingo dute lehenbiziko danda: XX. mendeko eraikin horren inguruko gunea txukunduko dute. Hala, erretenak garbitu, ubidea eta egurrezko eskailerak konpontzeko asmoa dute, besteak beste. «Torreoia bere osotasunean zaharberritzeko baliabideak ez ditugu gure esku. Baina gauza txikitatik hasita, indar hori sortu dezakegu, gerora auzolanaren proiektu hori borobildu ahal izateko».
Horrekin lotuta, hausnarketa ere egin nahi du taldetxo horrek, guneari egun zein erabilera eman nahi zaion zehazteko. Horretarako triptiko bat prestatu dute, bi galdera eginez: batetik, Torreoia garai batean zer zen galdegingo dute eta bestetik, egun zein erabilera eman dakiokeen. «Torreoia bizirik ezagutu dutenen ekarpenak jasotzea interesgarria litzateke», diote.
Galdetegi batzuk dagoeneko banatu dituztela jakinarazi dute, eta gainontzekoak bihar eta datorren larunbatean Musika plazako kioskora gerturatzen direnei emango dizkiete, bete ditzaten. Behin euren proposamenak idatzita, bertan egongo den postontzian utziko dituzte. «Guztion artean erabaki behar dugu zein erabilera emango diogun erakin horri», zehaztu dute.
1913ko eraikina
Epeldek azaldu duenez, Vista Alegre auzoa bere osotasunean konde baten jabetza zen duela mende inguru. Jauntxoaren etxeak, zaindariarenak eta lur eremu zabalek osatzen zuten jabetza hori. 1913. urtean merendero modukoa eraikitzeko agindu zuen. Bista hutsera ohiko eraikin klasikoa dirudien arren, bere garrantzia duela argitu du gazte zarauztarrak: «Ormigoi armatuarekin egindako Gipuzkoako lehenegotako eraikina da. Eraikin mota berria da beraz, nahiz eta itxura klasikoa duen».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide