Asteburuan, hilaren 6an eta 7an, San Miguel Euskal Surf Zirkuituaren bigarren proba jokatuko dute Zarauzko hondartzan eta Orruan. Izen-ematea asteartean itxi zuten, 20:00etan. Goizeko 8:30etarako deitu dituzte surflariak, txapelketa 09:00etan hasi ahal izateko.