Zaloa Ipiñaren lanak ikusgai, Torre Luzean

Zarauzko Hitza 2012ko urriaren 3a

Zaloa Ipiñaren artelanak jarriko dituzte erakusgai bihartik aurrera Torre Luzean. Artista bilbotarraren azken lanak azetato gaineko serigrafiak dira, eta horiek ikusi ahalko dira Zarauzko aretoan. “Nire lanean argia forma objektual gisa irudikatu izan da, mugimendu bezala, bere izaera fisikoagatik abiadura handiko kontzeptu bezala, baita kolore askoren sortzaile gisa ere”, azaldu du artistak berak. “Oraingoan, baina, edozein espaziotara moldatzeko daukan ahalmena izan dut ikerbidea”. Zaloa Ipiña (Bilbo, 1986) Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, 2009an. Eta ondoren, beka bat jaso zuen CIEC Fundazioaren Obra Grafika masterra burutzeko, Coruñan (Galizia). Orain, Bilbao Arteko beka du, eta artista egoilea da bertan. Taldekako erakusketa batean baino gehiagotan parte hartu du, eta bakarkako zenbait erakusketa burutu ditu. Hauek dira azkenak. Argi distirak, Bergarako Aroztegi Aretoan (2011), Eguzki-printzak ikusgai Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan, eta Abierto por vacaciones, Bilboko Michel Mejuto galerian (2012). Itzal Aktiboa 2011 Gazte Sorkuntza – Arte Garaikidea- ren lehenengo saria jaso du, finalista izan da El Mundoko El Culturaleko argazkigintza sarian (2009) eta, beste sari batzuen artean, aukeratua izan da Punto y Raya zinemal- dian (2009 eta 2011).  

Zaloa Ipiñaren artelanak jarriko dituzte erakusgai bihartik aurrera Torre Luzean. Artista bilbotarraren azken lanak azetato gaineko serigrafiak dira, eta horiek ikusi ahalko dira Zarauzko aretoan.

“Nire lanean argia forma objektual gisa irudikatu izan da, mugimendu bezala, bere izaera fisikoagatik abiadura handiko kontzeptu bezala, baita kolore askoren sortzaile gisa ere”, azaldu du artistak berak. “Oraingoan, baina, edozein espaziotara moldatzeko daukan ahalmena izan dut ikerbidea”.

Zaloa Ipiña (Bilbo, 1986) Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, 2009an. Eta ondoren, beka bat jaso zuen CIEC Fundazioaren Obra Grafika masterra burutzeko, Coruñan (Galizia). Orain, Bilbao Arteko beka du, eta artista egoilea da bertan. Taldekako erakusketa batean baino gehiagotan parte hartu du, eta bakarkako zenbait erakusketa burutu ditu. Hauek dira azkenak. Argi distirak, Bergarako Aroztegi Aretoan (2011), Eguzki-printzak ikusgai Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan, eta Abierto por vacaciones, Bilboko Michel Mejuto galerian (2012).

Itzal Aktiboa 2011 Gazte Sorkuntza – Arte Garaikidea- ren lehenengo saria jaso du, finalista izan da El Mundoko El Culturaleko argazkigintza sarian (2009) eta, beste sari batzuen artean, aukeratua izan da Punto y Raya zinemal- dian (2009 eta 2011).

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide