“Oroimen ekitaldia da, ez politikoa”

Zarauzko Hitza 2012ko irailaren 27a

Zarauzko hilerrian bildutako politikari andana ikusita, Jon Paredes Txiki-ri eta Angel Otaegiri egindako omenaldia “oroimen ekitaldia” dela nabarmendu du Martxelo Alvarezek, “eta ez politikoa”. Ahaztuak elkarteko bozeramaileak f...

Zarauzko hilerrian bildutako politikari andana ikusita, Jon Paredes Txiki-ri eta Angel Otaegiri egindako omenaldia “oroimen ekitaldia” dela nabarmendu du Martxelo Alvarezek, “eta ez politikoa”. Ahaztuak elkarteko bozeramaileak familien ondoeza jakinarazi du, hala. Ordezkari politikoen presentzia zintzoa izango dela espero duela gaineratu du, baita etorkizunean oroimena berreskuratzeko “urrats berriak” egingo direla ere.

Eguerdian gogoratu dituzte zarauztarra eta nuarbetarra, urtero moduan, Gudari Egunean. Bataren zein bestearen sendiaz eta herrikideez gain, Zarauzko alkate Juan Luis Illarramendi (Bildu), Azpeitiko alkate Eneko Etxeberria (Bildu), Gipuzkoako Ingurumen eta Lurralde Antolaketa diputatu Iñaki Errazkin (Bildu), Zarauzko EAJko ordezkari Imanol Lasa, Zarauzko PSE-EEko ordezkari Patxi Elola, eta Jaurlaritzako Biktimen Arretarako zuzendari Maixabel Lasa bildu dira hilerrian, besteak beste.

Lore eskaintza egin du Txikiren amak, eta Hegoak ebaki banizkio, Eusko Gudariak eta Internazionala abestu ostean, txalo artean amaitu da ekitaldia.

1975eko irailaren 27an fusilatu zituzten Txiki eta Otaegi etakideak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide