Kutxu Otamendiren margolanak, Sanz Enean

Zarauzko Hitza 2012ko irailaren 27a

Kutxu Otamendiren (Zarautz, 1962-1993) margolanak izango dira ikusgai Zarauzko Sanz Enean, ostiraletik aurrera. 19:00etan zabalduko dute erakusketa.

Sari ugari jaso zituen, eta Artelekun Rafael Canogar, Marta Cardenas, Alfonso Albacete eta Mitsuo Miura...

Kutxu Otamendiren (Zarautz, 1962-1993) margolanak izango dira ikusgai Zarauzko Sanz Enean, ostiraletik aurrera. 19:00etan zabalduko dute erakusketa.

Sari ugari jaso zituen, eta Artelekun Rafael Canogar, Marta Cardenas, Alfonso Albacete eta Mitsuo Miura artista garrantsitzuen tailerretan parte hartu zuen.
1990. eta 1992. urteetan Emilio Navarro galerista ospetsuaren eskutik Madrilen burutu zituen bakarkako erakusketak, kritikaren eta publikoaren oniritzia lortuz. 1992. eta 1993. urteetan Madrilgo Arco azokan hartu zuen parte.
Istripuz hil zen 1993ko irailean.

“Nahiz eta denbora pasa, bere lanak ez du indarrik eta freskotasunik galdu. 50 urte beteko zituen urtean lan hori berreskuratu eta gogora ekartzeko aukera ezin hobea da, oroimen hori ez galtzeko eta bide batez belaunaldi berriei ezagutzeko aukera emateko”, adierazi dute Sanz Eneko arduradunek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide