Bilduren esanetan «2012an udalaren gastuak eta diru sarrerak berdindu egingo dira»

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko irailaren 21a

«Sarrerei dagokionez, aurrekontuetan egindako aurreikuspenak bete egingo dira, %100ean». Ildo horretatik, esku artean «zentzuz egindako» aurrekontuak dituztela nabarmendu du Ogasun zinegotzi Iñaki Eizagirrek. Haren arabera, sarrerak eta gastuak «berdinduta» daude, eta  zorra, berriz, «egonkortzen» ari da. Aurrekontuak osatzerakoan, irizpide nagusi bat zehaztu zuen Zarauzko Udal Gobernuak: gastuek ezin zutela izan udalaren diru sarrerak baino handiagoak. «Ezin dugu daukaguna baino gehiago gastatu», azaldu du. Aurreko urteetan, berriz, «lortuko ez ziren sarrerak» aurreikusi zituztela gogoratu du: «Ez zuten arduratsu jokatu». 2012an, aldiz, aurreikusitakoa bezainbesteko diru sarrera izango da, eta posible da «gehiago ere jasotzea». Gerakin hori herritarren beharrei erantzuteko baliatuko du udalak Hala ere, Foro Funtsetik jaso beharreko zenbatekoak «zalantzak» sor ditzakeela aitortu du: «Horrek arazoak ekarri ditzake udal finantzaketan. Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldunditik ematen duten laguntza Zarauzko Udalaren diru sarreren %40 da». Kopuru hori, ordea, baldintza sozioekonomikoen mende dago. Behin betiko zenbatekoa urte amaierako jakingo dutela gaineratu du. Gastua egonkortu Bestalde, gastua egonkortzen ari dela ohartarazi du. Aurten, aurrekontuak aurreikusi bezala betetzen badira behinik behin, 20.824.381 eurokoa izango da zor bizia. Iazko urtarrilean, berriz, 21.975.345 eurokoa zen, eta duela bi urte 23.533.165 eurokoa. Ildo horretatik, beheranzko joera izango du aurrerantzean: Udal Gobernua urteko milioi bat euro gutxiago gastatzen saiatuko da. [...]

Eguneko zentroa

Eguneko Zentroa eta bestelako lanak egin ahal izateko 11 milioi euroko kreditua eskatu zuen Zarauzko Udalak 2008an (Olatz Prat/Urola Kostako Hitza)

«Sarrerei dagokionez, aurrekontuetan egindako aurreikuspenak bete egingo dira, %100ean». Ildo horretatik, esku artean «zentzuz egindako» aurrekontuak dituztela nabarmendu du Ogasun zinegotzi Iñaki Eizagirrek. Haren arabera, sarrerak eta gastuak «berdinduta» daude, eta  zorra, berriz, «egonkortzen» ari da.

Aurrekontuak osatzerakoan, irizpide nagusi bat zehaztu zuen Zarauzko Udal Gobernuak: gastuek ezin zutela izan udalaren diru sarrerak baino handiagoak. «Ezin dugu daukaguna baino gehiago gastatu», azaldu du. Aurreko urteetan, berriz, «lortuko ez ziren sarrerak» aurreikusi zituztela gogoratu du: «Ez zuten arduratsu jokatu». 2012an, aldiz, aurreikusitakoa bezainbesteko diru sarrera izango da, eta posible da «gehiago ere jasotzea». Gerakin hori herritarren beharrei erantzuteko baliatuko du udalak
Hala ere, Foro Funtsetik jaso beharreko zenbatekoak «zalantzak» sor ditzakeela aitortu du: «Horrek arazoak ekarri ditzake udal finantzaketan. Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldunditik ematen duten laguntza Zarauzko Udalaren diru sarreren %40 da». Kopuru hori, ordea, baldintza sozioekonomikoen mende dago. Behin betiko zenbatekoa urte amaierako jakingo dutela gaineratu du.

Gastua egonkortu
Bestalde, gastua egonkortzen ari dela ohartarazi du. Aurten, aurrekontuak aurreikusi bezala betetzen badira behinik behin, 20.824.381 eurokoa izango da zor bizia. Iazko urtarrilean, berriz, 21.975.345 eurokoa zen, eta duela bi urte 23.533.165 eurokoa. Ildo horretatik, beheranzko joera izango du aurrerantzean: Udal Gobernua urteko milioi bat euro gutxiago gastatzen saiatuko da.

Horrez gain, bestelako neurriak ere hartu dituztela gogoratu du Eizagirrek. Aurreko legealditik, 479.089 euro jaitsi du Bilduk Udal Gobernuaren gastu politikoa, esaterako. Iaz, udalean sartu bezain laster, Bilduk politikarien soldatak %48 jaitsi zituen. «Ez gara gehiago zorpetuko eta ahal den neurrian gutxitzen joango gara gastua».

Hala ere, egoerak «oso gogorra» izaten jarraitzen du eta zor horrek Zarauzko Udalari «urteetan eragingo» dio; 2018-2024 urte bitarteraino—orduan amaituko da kredituak ordaintzeko epea— izango du «zama hori».

Gastuok, nagusiki, bankuek emandako kredituei erantzuteko izango dira. 2008an, esaterako, 11 milioiko kreditua eskatu zuen hainbat lanen kostuei aurre egiteko, Merkatu plazako, Etxezabalako eta Eguneko Zentroko lanetarako, kasu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide