Zarautzen erdiek hitz egiten dute euskaraz kalean

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko uztailaren 26a

Zarauzko kaleetan jendearen %50ak hitz egiten du euskaraz. Hala dio Soziolinguistika Klusterrak 2011ean egindako hizkuntza erabileraren kale neurketaren txostenak. Kalean dabiltzanen «justu- justu» erdiak erabiltzen du, beraz, euskara. Euskaldunen ehunekoa, hau da, kalean dabiltzanen hizkuntza gaitasuna edo ezagutza, aldiz, %70,1ekoa da. Haurrak (2-14 urte bitartekoak) eta gazteak (15-24 urte bitartekoak) dira,hain zuzen, kalean euskaraz gehien hitz egiten dutenak; haurren %68,5ak erabiltzen du euskara kalean eta gazteen %53,5ak, zehazki. Azken horiek dira, ordea, hizkuntza gaitasun handiena (%78,5a) dutenak. Haurren %75,8a da euskalduna, helduen %67,7a eta adinekoen %68,8a. Helduak euren artean daudenean erabitzen dute gutxien euskara (%35,7ak); haurrekin daudenean berriz, portzentaje horrek gora (%65,3) egiten du. Emakumezkoen eta gizonezkoen artean ez dago ia bereizketarik; emakumeen %49,7ak eta gizonezkoen %50,4ak hitz egiten du euskaraz. Bestalde, %48,54ak hitz egiten du gaztelaniaz kalean, eta %1,5a da erdal hiztuna. Hala, klusterreko kide Belen Urangaren arabera, euskararen erabilera Zarautzen handiagoa da Euskal Herrikoarekin (%13,3a), EAEkoarekin (%16,1a) eta Gipuzkoakoarekin (%32,7a) alderatuta. Ez, ordea, Urola Kostakoarekin (%71,5a) konparatuta. Zumaian zein Zestoan, esaterako, jende gehiagok hitz egiten du euskaraz kalean Zarautzen baino, %52,8ak eta %80,5ak hurrenez hurren. Euskararen ezagutza ere murritzagoa da Zarautzen: Zumaian kalean dabilen jendearen %71,7a da euskalduna, Zestoan %83,2a eta Zarautzen, berriz, %70,1a. Iñurritzan gehien Hizkuntzaren erabileraren [...]

Malekoia

Itsas pasealekuan eta Maxi saltoki handiaren inguruan hitz egiten da gutxien euskaraz (Argazkilaria: Amaia Ventas)

Zarauzko kaleetan jendearen %50ak hitz egiten du euskaraz. Hala dio Soziolinguistika Klusterrak 2011ean egindako hizkuntza erabileraren kale neurketaren txostenak. Kalean dabiltzanen «justu- justu» erdiak erabiltzen du, beraz, euskara. Euskaldunen ehunekoa, hau da, kalean dabiltzanen hizkuntza gaitasuna edo ezagutza, aldiz, %70,1ekoa da.

Haurrak (2-14 urte bitartekoak) eta gazteak (15-24 urte bitartekoak) dira,hain zuzen, kalean euskaraz gehien hitz egiten dutenak; haurren %68,5ak erabiltzen du euskara kalean eta gazteen %53,5ak, zehazki. Azken horiek dira, ordea, hizkuntza gaitasun handiena (%78,5a) dutenak. Haurren %75,8a da euskalduna, helduen %67,7a eta adinekoen %68,8a. Helduak euren artean daudenean erabitzen dute gutxien euskara (%35,7ak); haurrekin daudenean berriz, portzentaje horrek gora (%65,3) egiten du.

Emakumezkoen eta gizonezkoen artean ez dago ia bereizketarik; emakumeen %49,7ak eta gizonezkoen %50,4ak hitz egiten du euskaraz.

Bestalde, %48,54ak hitz egiten du gaztelaniaz kalean, eta %1,5a da erdal hiztuna. Hala, klusterreko kide Belen Urangaren arabera, euskararen erabilera Zarautzen handiagoa da Euskal Herrikoarekin (%13,3a), EAEkoarekin (%16,1a) eta Gipuzkoakoarekin (%32,7a) alderatuta. Ez, ordea, Urola Kostakoarekin (%71,5a) konparatuta. Zumaian zein Zestoan, esaterako, jende gehiagok hitz egiten du euskaraz kalean Zarautzen baino, %52,8ak eta %80,5ak hurrenez hurren. Euskararen ezagutza ere murritzagoa da Zarautzen: Zumaian kalean dabilen jendearen %71,7a da euskalduna, Zestoan %83,2a eta Zarautzen, berriz, %70,1a.

Iñurritzan gehien
Hizkuntzaren erabileraren kale neurketa egiteko Zarautz bost gunetan (Alde Zaharra, itsas pasealekua, Iñurritza, Azken Portu eta Maxi ingurua) zatitu du klusterrak. Gune batetik bestera asko aldatzen da euskararen erabilera: Iñurritza da, alde handiarekin, euskaraz gehien (%63,9a) hitz egiten den auzoa. Batazbestekoa baino baxuagoa da, berriz, itsas pasealekuan (%39,4a) zein Maxi saltoki handiaren (%47,4a) inguruan euskaraz hitz egiten dutenen ehunekoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide