Kiroldegi aurrean egongo da aurten Udako Azoka, abuztuaren 31a bitartean

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko uztailaren 19a

Munduko hainbat herrialdetako produktuak, kultura, eta, oro har, bitxikeriak bilduko ditu Mundua Zarautzen Udako Azokak. Atzo zabaldu zuten, eta abuztuaren 31 bitartean hogei herrialde baino gehiagotako artisautza, gastronomia eta ohiturak ezagutzeko aukera izango da bertan. Aurten azoka Araba kalean kokatzea erabaki du udal gobernuak, udal kiroldegiaren atarian dagoen pasealekuan. Kultura zinegotzi Gari Berasaluzeren arabera, udan herriko gune jakin batzuk dituzten ezaugarriengatik erakargarriak izaten dira turistentzat, batez ere, itsas pasealeku ingurukoak. «Beste guneak, ordea, aparkaleku bilakatzen dira, San Pelaio, Azken Portu eta Aritzbatalde, esaterako», nabarmendu du. Horren aurrean, Zarautzi «bizitza ematea» erabaki du udal gobernuak, ekimenak herri guztira zabalduz. «Auzo guztiei bizitza, dinamika, duintasuna itzuli nahi diegu», adierazi du Berasaluzek. Fereventek antolatuta Ferevent enpresak antolatu du aurten Udako Azoka; lehiaketa publiko bidez esleitu diote ardura hori. Bigarren urtea da enpresa madrildarrak kudeatzen duena Zarauzko azoka. Bertako zuzendari Manuel Angleuk jakinarazi duenez, herritarrek harrera ona egiten diete halako azokei. «Duela bi urte arrakasta izan zuen azokak». Esperientzia hori errepikatze aldera, «eskaintza alternatiboa» egingo diete azokara gerturatzen diren zarauztar zein bisitariei.  «Plan alternatiboa izango da Udako Azoka. Urte garai honetan Zarautzera bisitan datozen turistei hondartzaz gain bestelako ekimenak ere badirela erakutsiko diegu». Bost kontinentetako produktuak izango dira salgai askotariko postuetan. Besteak beste, Kubako [...]

Azoka zabalik

Askotariko jarduerak izango dira Udako Azokan. Argazkian, eskulan tailerra haurrentzat (Argazkilaria: Amaia Ventas)

Munduko hainbat herrialdetako produktuak, kultura, eta, oro har, bitxikeriak bilduko ditu Mundua Zarautzen Udako Azokak. Atzo zabaldu zuten, eta abuztuaren 31 bitartean hogei herrialde baino gehiagotako artisautza, gastronomia eta ohiturak ezagutzeko aukera izango da bertan. Aurten azoka Araba kalean kokatzea erabaki du udal gobernuak, udal kiroldegiaren atarian dagoen pasealekuan. Kultura zinegotzi Gari Berasaluzeren arabera, udan herriko gune jakin batzuk dituzten ezaugarriengatik erakargarriak izaten dira turistentzat, batez ere, itsas pasealeku ingurukoak. «Beste guneak, ordea, aparkaleku bilakatzen dira, San Pelaio, Azken Portu eta Aritzbatalde, esaterako», nabarmendu du.

Horren aurrean, Zarautzi «bizitza ematea» erabaki du udal gobernuak, ekimenak herri guztira zabalduz. «Auzo guztiei bizitza, dinamika, duintasuna itzuli nahi diegu», adierazi du Berasaluzek.

Aurkezpena

Aranguren, Berasaluze eta Angleu azokaren aurkezpean, atzo (Argazkilaria: Amaia Ventas)

Fereventek antolatuta
Ferevent enpresak antolatu du aurten Udako Azoka; lehiaketa publiko bidez esleitu diote ardura hori. Bigarren urtea da enpresa madrildarrak kudeatzen duena Zarauzko azoka. Bertako zuzendari Manuel Angleuk jakinarazi duenez, herritarrek harrera ona egiten diete halako azokei. «Duela bi urte arrakasta izan zuen azokak».

Esperientzia hori errepikatze aldera, «eskaintza alternatiboa» egingo diete azokara gerturatzen diren zarauztar zein bisitariei.  «Plan alternatiboa izango da Udako Azoka. Urte garai honetan Zarautzera bisitan datozen turistei hondartzaz gain bestelako ekimenak ere badirela erakutsiko diegu». Bost kontinentetako produktuak izango dira salgai askotariko postuetan. Besteak beste, Kubako eta Brasilgo edari tipikoak, Indiako moda eta artisautza, Peruko mineralak, Errusiako artisau lanak, Valentziako kandelak eta Kolonbiako grabatuak eta moda osagarriak aurkituko dituzte bertaratzen direnek.

Bestalde, azoka herriko  aniztasunaren erakuslehio izango da. Zarauzko Udaleko Immigrazio teknikari Julen Arangurenek esan duenez, aniztasun hori islatzeko txoko propioa izango dute zenbait elkartek. Igandera bitartean, esaterako, Auzoko programako kideak egongo dira aipatu postuan, egitasmoaren inguruko informazioa banatzen. Astelehenetik aurrera, berriz, NOR gobernuz kanpoko elkarteko ordezkariek Magrebeko jakiak eta produktuak eskainiko dituzte bertan.

Lanegunetan 11:00-14:00 eta 17:00-22:30 bitartean izango dira zabalik postuak. Ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan, berriz, luzatu egingo dute itxitze ordua, 23:00ak arte, hain zuzen.  Abuztuaren 15ean eta 16an, Ama Birjinaren lehenbiziko eta bigarren egunetan, gauerdira arte bisitatu ahalko da azoka.

Beste hainbat jarduera ere izango da azokaren baitan: musika, haurrentzat tailerrak, lehiaketak, aurkezpenak, dantza erakustaldiak, besteak beste.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide