Uztailaren 16tik abuztuaren 31 bitartean Udako Azokak ateak zabalik izango ditu Zarautzen. Egitasmoa herriaren erdigunetik atera, eta Aritzbatalde aldera zabaldu dute. Kiroldegiaren aurreko paseoan jarriko dituzte postuak, eta egunero honako ordutegia izango du: goizetan 11:00etatik 14:00etara, eta arratsaldetan 17:00etatik 22:00etara. Era guztietako produktuak izango dira salgai: artisautzako produktuak, gastronomiakoak, kanpoko kulturakoak eta produktu bereziak ere aurkitu ahalko dira bertan. Atzo hasi ziren postuak jartzen, eta gaur ere lanean ari dira astelehenerako dena prest egon dadin.

