Rasta filosofiak bizirik dirau

Ane Olaizola 2012ko uztailaren 11

Bob Marley kantari jamaikarra gogoratuko dute etzi Zarauzko malekoian, Sortaldea Kultura Eremuan. Bost urte dira PiB disko jartzaile taldeak —Haritz Irureta Piru eta Iban Lopez Beltza bikoteak— rasta filosofia zabaltzeko Marleyren eguna antolatzen hasi zirela, eta bigarren urtez malekoian izango dira haren zaleak, konpositorearen inguruan prestatu dituzten hamaika ekimenetan. «Urtero omentzen dugu Marley, haren heriotzaren urteurrenaren bueltan. Aurten, atzeratu egin behar izan dugu data, baina aldi berean jende gehiago gerturatuko delakoan gaude», adierazi du Haritz Iruretak. 17:00etan hasiko dira ekintzak, eta Sortaldea Kultur Eremuaren baitan gogoratuko dute musikaria. «Marleyk ezagun egin zuen filosofia zabaldu nahi dugu; bizitzeko modua, jateko ohiturak, askatasunaren aldeko sentimenduak, eta oraindik ustiatu gabeko bestelako balioak plazaratuko ditugu». Iaz malekoian egin zituzten lehen aldiz musikariaren inguruko ekimenak, eta formatu horrek izan zuen harrera ikusita, aurten ere hondartza alboan izango dira. Halaber, ekimena indartu nahi izan dute antolatzaileek, eta horregatik berrikuntza ugari izango dira ostiraleko saioan. Ohi bezala, Marleyren musikarik ez da faltako arratsaldetik ilundu bitartean, eta musikariaren graffity-a ere egingo dute. «Jendearen parte hartzea bultzatzeko ekintza gehiago antolatu ditugu, herritarren laguntzarekin», jakinarazi du Iruretak. Erakusketa bat izango da malekoian, eta Marleyren balioak jorratzen dituzten lanak erakutsiko dituzte herriko artisau batzuk. Horrez gain, beste lagun batek kantariaren irudien [...]

Iazko ekimena

Iaz bezala, Bob Marleyren graffity-a egingo dute Zarauzko malekoian (Argazkilaria: Aritz Mutiozabal)

Bob Marley kantari jamaikarra gogoratuko dute etzi Zarauzko malekoian, Sortaldea Kultura Eremuan. Bost urte dira PiB disko jartzaile taldeak —Haritz Irureta Piru eta Iban Lopez Beltza bikoteak— rasta filosofia zabaltzeko Marleyren eguna antolatzen hasi zirela, eta bigarren urtez malekoian izango dira haren zaleak, konpositorearen inguruan prestatu dituzten hamaika ekimenetan. «Urtero omentzen dugu Marley, haren heriotzaren urteurrenaren bueltan. Aurten, atzeratu egin behar izan dugu data, baina aldi berean jende gehiago gerturatuko delakoan gaude», adierazi du Haritz Iruretak. 17:00etan hasiko dira ekintzak, eta Sortaldea Kultur Eremuaren baitan gogoratuko dute musikaria. «Marleyk ezagun egin zuen filosofia zabaldu nahi dugu; bizitzeko modua, jateko ohiturak, askatasunaren aldeko sentimenduak, eta oraindik ustiatu gabeko bestelako balioak plazaratuko ditugu».

Iaz malekoian egin zituzten lehen aldiz musikariaren inguruko ekimenak, eta formatu horrek izan zuen harrera ikusita, aurten ere hondartza alboan izango dira. Halaber, ekimena indartu nahi izan dute antolatzaileek, eta horregatik berrikuntza ugari izango dira ostiraleko saioan. Ohi bezala, Marleyren musikarik ez da faltako arratsaldetik ilundu bitartean, eta musikariaren
graffity-a ere egingo dute. «Jendearen parte hartzea bultzatzeko ekintza gehiago antolatu ditugu, herritarren laguntzarekin», jakinarazi du Iruretak. Erakusketa bat izango da malekoian, eta Marleyren balioak jorratzen dituzten lanak erakutsiko dituzte herriko artisau batzuk. Horrez gain, beste lagun batek kantariaren irudien serigrafiak egingo ditu postaletan, eta bertaratzen direnen artean banatuko dituzte. Haurrek ere izango dute zer eginik, horiei zuzendutako marrazki tailerrak eskainiko baitituzte. Halaber, Jamaikako janaria dastatzeko aukera izango dute herritarrek. Aurreko urtean omenaldiak izan zuen erantzuna ikusita, antolatzaileek elastikoak jarriko dituzte salgai beste behin; egitasmoko kartelerako erabili duten Marleyren irudia izango dute kamisetek, eta hamabost eurotan salduko dituzte.

Sendotzeko asmoa
Aurrerantzean ere rasta filosofia zabaltzen jarraitzeko asmoa dute antolatzaileek, eta horretarako ekimena sendotzeko asmoa dute. «Egin ditugun bileretan ekintza asko proposatu dira, baina ez dugu denborarik izan guztiak gauzatzeko. Aurten eskaileran beste maila bat igoko dugu, eta datorren urtera begira talde finko bat eratu, eta berrikuntzak gehitzen joan nahi dugu», jakinarazi du Iruretak. Aurrera begira hitzaldiekin, janari dastaketekin eta ohiko ekintzekin osatu nahi dute musikari ezagunaren omenezko eguna.

Irureta eta Lopez ekimen xume batekin hasi ziren rasta filosofiaren balioak bultzatzen, eta pixkanaka herrira zabaldu dituzte. Herriko taberna batean Marleyren abestiak jarriz jamaikarra omentzen hasi ziren, eta ondoren gaztetxera pasa zuten ekimena. Gero, udalarekin elkarlanean hasi, eta kalean egin zuten omenaldia. Antolatzaileek iaz izan zuten harrera errepikatzea espero dute aurtengoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide